ZATOZ IRUNERA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- Zatoz Irunera:
Logotipo Ayuntamiento de Irun
TURISMO - Irun

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA eu

Zer ikusi, zer egin

Leku interesgarriak : Irugurutzeta-ko Labeak


EU Submenu de Nuestra historia:

Udaletxea Santiago Bidea Ama Xantalen Ermita San Martzial Mendia eta Ermita Junkal Eliza Urdanibia Jauregia Arbelaiz Jauregia Sancho de Urdanibia Ospitalea Konpantzia edo Konferentzako Irla Aiako Harria Plaiaundi Munduko Tximeletak Museoa OIASSO erromatar museoa Irugurutzeta-ko Labeak Badiako bidea Menchu Gal Erakusketa Aretoa

Ingurunea eta kokapena

Aiako Harriak gordetzen du Euskal Herriko lurrik antzinakoena. Aiako Harriko batolito granitikoa duela 250 miloi urte baino gehiago lurrazalean agertutako magma goriaren hozduraren ondorioa da. Material harritsu honen transformazioa suertatu zen mineral preziatuen (zilarra, zinka, burdina,…) sortzailea.

Kokapena

Erromatar garaitik Aiako Harriko mineralak ustiatu ditu gizakiak. Meatzaritza-iharduera handiena XX mendeko hasieran gertatu zen Irungo mendietan. Meazuri, Meagorri, Aitzondo eta Basakaitzeko meategietatik burni karbonatoko minerala ateratzen zen, gero Irugurutzetako labeetan kizkaltzeko. Horrela oxidoa biurtu eta burni edukiera hobetzen zen. Gaur egun ondare kultural hau berreskuratzen ari da Irungo Udala, bertakoek eta bisitariek ezagutu eta dasta ditzaten.

Jatorria eta funtzionamendua

Rehabilitación Hornos de Irugurutzeta



Exterior Hornos de Irugurutzeta



Exterior Hornos de Irugurutzeta



Espacio de interpretación

Aski dugu gure lurraldean edo hiriko toponimian ibilbide labur bat egitea jarduera honen aztarnak topatzeko. Eta gaur egun arte iritsi diren aztarna material horien artetik, Irugurutzetako kiskaltze-labeen multzoa nabarmentzen da bereziki; Meaka auzoan kokatuak daude, Aitzondoko haitzarte zirraragarriaren oinetan, Aiako Harria Natur Parkearen barruan.

Aiako Harriko lehenengo meatzaritza-jarduerak erromatarren garaikoak dira, baina hain urrun ez dauden beste garai batzuetan ere oso baliabide-iturri garrantzitsua izan ziren, eta Irungo biztanleen bizitzan arrasto nabar-mena utzi zuten.

Burdina-mea (karbonato ferrikoa) ateratzen zuten tokietatik (Meazuri, Meagorri, Aitzondo, Basakaitz... meategietatik) labeetaraino garraiatzen zuten, trenbide gaineko bagoneta-konboien bidez, edo airez bestela, pertz handi batzuk zintzilikatuta zihoazen hari batzuei esker.

Kiskaltze horren helburua burdina-karbonatoa oxido bihurtzea zen eta, horren bitartez, proportzio metalikoa hobetzea. Erreketa egiteko, 30 kg ikatz gehitzen ziren karbonato tona bakoitzeko, eta tartekatutako geruzetan sartzen zuten labearen barruan. Irugurutzetan labe mota desberdinak dauden arren (zirkularrak, koadratuak, hormarriz eginak, adreiluz...), horiek guztiek eginkizun eta ezaugarri berberak dituzte: kiskaltzeganbera handi bat, goi-elikatzea eta deskargarako behe-ahoak dituena.

Errehabilitazioa

Irungo Udalak zenbait urte daramatza labe-multzo hau birgaitzeko lanean murgilduta; multzo hau, hain zuzen ere, gure lurraldeko industria-arkeologiaren adibiderik onenetako bat da adituen ustez. Orain hasi diren azkeneko birgaitze-lan horien barruan, industria-aztarna horiek eraberritzea eta bisita kultural eta turistikoak egiteko asmoz berregokitzea sartzen dira, Irungo Tren Berdearen jarduera ere ahaztu gabe, labe horietara behin-behineko bisita monitorizatua egiteko aukera eskaintzen baitigu. Lan horiek inbertsio garrantzitsu bat egitea eskatuko die administrazioei eta erakundeei, baina ziur gaude ahalegin horrek mereziko duela, gure herritarrek eta bisitariek labe hauek ezagutu eta gozatu ahal izan ditzaten.

Irugurutzetako meategi-inguruko interpretazio eremua

Irugurutzetako Meategi Inguruneko Iterpretazio Eremua egungo eraikinaren zulo-biltegian kokatua dago, eta bertan, Irugurutzetan egin zen meatzaritza-jarduerari buruzko ikusentzunezko azalpen bat izango dugu, Irungo meatzaritzaren gai-edukia sakontzeko balio izango diguna.

Eremu honetatik hasita, labe-multzoa bisitatzeko ibilbide bat abiatuko da, hemen egin zen industria-prozesua osorik ulertzeko. Era berean, Irugurutzeta errekaren gaineko igarobide batetik meatzaritza-galeria batera joan gaitezke, eta bertan mea ateratzeko lanak irudikatuko dituzte. Abenturazaleenek aukera izango dute ibilbide hori haran estuan barrena luzatzeko, eta horrela, Aiztondoko meategira eta Meatxipietako sakanera iritsi. Ibilbide hori, gaur egun, Aiako Harriko Natur Parkeak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak balizatuta dago Herri Ibilbide gisa.

Irugurutzeta-ko Labeakeri buruz informazio gehiago

igo

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun