ZATOZ IRUNERA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- Zatoz Irunera
Logotipo Gipuzkoa TurismoLogotipo Euskadi SaboréalaLogotipo Ayuntamiento de Irun
TURISMO - Irun

Merkataritza guneak

Lau merkataritza gune, komertzioan, ostalaritzan, jatetxetan, aisian eta abarretan eskaintza zabala dutenak. Behar duzun guztiak aurkituko duzu, ahalik eta denbora laburrenean erosten duten horietakoa bazara nahiz gune horiek eskaintzen dituzten negozioak bisitatuz eguna emanez gozatzen dutenekoa bazara.

Mendibil Merkataritza Gunea

Merktaritza-gune moderno honek 24.000 metro koadro inguru dauzka modarako, kiroletarako, osagarrietarako, aisiarako eta jatetxeetarako, eta 300 toki aparkaleku estalian, azpiko solairuetan. Eraikin berean aurkituko duzu Mercairun, erdiguneko elikagaien merkatua. Ondoko uldarriekin lotzen dusten errepide nagusiekin ezin hobeto komunikatuta dago, eta 500 metro eskasera dago FICOBA Gipuzkoako erakustazoka ere.

Mendibil

Txingudi Merkataritza Gunea

CC Txingudi

Hiriaren aldirietan dago, eta erraz joan daiteke bertara bai A8 autopistatik bai lehen N-1 zen GI-636 errepidetik.40.000 metro koadro eraiki dauzka; 11.000, elikagaiei eskainia, Alcampo hipermerkatuaren bidez, eta gainerako 29.000, espezialatukoen azaleretarako: moda, kirolak, automobil-ekipamendua, altzariak, oinetakoak, jostailuak, jatetxeak eta aisia. gainera, aparkatzeko doako 2.500 toki dauzka. Gasolindegi bat ere badago, zure autoko depositoa bete dezazun.

 

 

Behobiako Merkataritza Gunea

Behobia turistarentzako oso merkataritza-gune erakargarria da. 100 establezimendu inguru daude, eta A-63 eta A-8 autopistetatik sar daiteke Frantziatik etao Gipuzkoatik baldin bazatoz, eta N-121 errepide nazionaletik, Nafarroatik bazatoz. Bertako komertzioek aukera zabala eskaintzen dute: ardoak, likoreak, tabakoak eta lurrinak, prezio onean, souvenirrak, moda eta osagarriak, eta baita eguneroko erabilerarako produktuak eta elikagai freskoak ere. Atsedena ere hartu ahal izango duzu bertako tabernetan, edo sukaldaritza tradizional onena dastatu, jatetxeetan.

Behobiako Merkataritza Gunea

Santiagoko Merktaritza Gunea

Irunen puskatxo bat zurekin eraman dezazun, Santiagoko merkataritza-gunean souvenir-mota oro aurkituko duzu, hirian bizi izandako esperientzia gogoraraziko dizutenak. Gainera, Frantziarekiko mugan dago, eta horrek berezitasun paregabea ematen dio guneari, eta aukera ematen dizu erosketak egiteko dendaz denda Bidasoa ibaiaren paisaia lagun duzula.

Santiagoko Merktaritza Gunea

Hemen, ohizko oroigarriak eta elikagaiak ez ezik, betiko sukaldaritzako jatetxeak eta jatetxe abangoardistena ere aurkituko dituzu; Santiago Bideko erromesak ere topatu ahal izango dituzu.

Autoan joaten bazara, merkataritza-gunea Irun Frantziarekin, Nafarroarekin edo Gipuzkoako gainerako udalerriekin N-1 errepide nazionaletik lotzen den lekuan dago, eta zure ibilgailua kanpoaldeko parkingean aparkatu ahal izango duzu, edo ondoan dagoen FICOBA Gipuzkoako erakustazokako lur azpiko parkingean. Oinez ere joan zaitezke, hiriko erdigunetik hamar minutu eskasera dago eta.

 

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun