ZATOZ IRUNERA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- Zatoz Irunera:
Logotipo Ayuntamiento de Irun
TURISMO - Irun

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA eu

Zer ikusi, zer egin

Leku interesgarriak : San Martzial Mendia eta Ermita


EU Submenu de Nuestra historia:

Udaletxea Santiago Bidea Ama Xantalen Ermita San Martzial Mendia eta Ermita Junkal Eliza Urdanibia Jauregia Arbelaiz Jauregia Sancho de Urdanibia Ospitalea Konpantzia edo Konferentzako Irla Aiako Harria Plaiaundi Munduko Tximeletak Museoa OIASSO erromatar museoa Irugurutzeta-ko Labeak

Irundarrek San Martzial mendi gisa ezagutzen duten mendi honen izen ofiziala Aldabe mendia da (224,8 metroko altuera). XVI. Mendean Aldabe Mendia izena zuen eta orduantxe erabaki zuen Beltrán de la Cueva, Gipuzkoako kapitan jeneralak bertan ermita bat eraikitzea, 1522ko ekainaren 30eko guduan frantsesen aurka lortutako garaipena oroitzeko. Lehen asmoa fraideen monasterio bat eraikitzea zen, baina herritarrek ermita bat nahi zuten San Martzialen ohoretan, egun handi hartako santua, hain zuzen ere, eta orduz geroztik mendiari eman zitzaion izena ere.

Ermita de Santa Elena
Ermita de Santa Elena

Ermita de Santa Elena

Aurreneko ermita tximistak eragindako sutearen ondorioz suntsitu zen, 1796. urtean; 1804an berritu zuten eta santuaren irudi berria ezarri zuten. Kanpoko aldean eta hormari itsatsita oroigarri txiki bat dago eta honen barnean, 1899. urtean mendira iristen den errepidea eraiki zutenen izenak biltzen dituen koadernoa gordetzen da. Era berean, bi lauza zabalez eraturiko pinakulu batean San Martzialeko guduaren oroigarria aurkezten da. Sarri askotan berritu eta gero, dorrea eraiki zuten 1910. urtean. 1936ko Gerra Zibilak kalte larriak eragin zizkion berriro ere eraikin honi.

Ermitaren bazterrean talaia bat dago eta bertatik hiria, Txingudiko badia, Hondarribia, Bidasoa ibaia, Jaizkibel eta abarren ikuspegi zoragarria dago. Euskal gastronomia dastatzeko aukera eskaintzen du ermitaren albo batean dagoen jatetxeak. Bazen mendi horren izena zuen baserri bat ere (Aldabe baserria), XIX. mendeko landetxe aberastasun nabarmena zuena.

igo

 
 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun