ZATOZ IRUNERA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- Zatoz Irunera:
Logotipo Ayuntamiento de Irun
TURISMO - Irun

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA eu

Informazio praktikoa

Gure historia : Aro Modernoa


EU Submenu de Nuestra historia:


Aro Modernoa

Irun Hondarribiaren menpe bizi zen arlo zibil eta kriminalean. 1766. urtean Hondarribitik zeharo bereizi, independentzia lortu eta hiribildu tituluaren jabe egin zen. Bien bitartean gatazka eta auzi ugari bizi izan zituen auzoko hiriarekin: harrizko etxeak eraikitzeko debekuaren auzia, pisu eta neurrien gaineko kontrola, ihitokien jabetza eta beste kontu asko. Zenbaitetan oso oso larriak izan ziren hiri bien arteko gatazkak, eta 1564. urtekoak Hondarribiko Alkate Miguel de Arriagaren hilketa eragin zuen.

Eskertza-botoa

Beste aldetik, babesteko gotorleku sendorik ez zuenez, Irun mugaldeko eremurik ahulena zen eta Bidasoa ibaia gurutzatzen zuten etsaien aurrean aise ematen zuen amore, aurrena zen erortzen. Horrela, guda-ekintzen artean ospetsuena eta irundarren sentimendu bizienak eragiten dituena, San Martzialeko guduaren garaipena izan zen, frantsesen aurka irabazi ere, 1522ko ekainaren 30ean. Ordu hartan, herriak esker oneko botoa egin zuen eta egun horren ospakizuna hiriaren jai ospetsuena bihurtu. Honenbestez, urtero, prozesio erlijioso-zibila egitea erabaki zen, San Martzialeko Alardea, alegia.

1813. urteko abuztuaren 31n Espainiako Independentzia gerrari bukaera eman zion beste gudu bat izan zen San Martzial mendian.

XIX. mendean zehar, karlistadek iraun zuten artean, karlisten tropen etengabeko erasoak jasan zituen hiriak. Eraikinek kalte larriak jasan zituzten eta herritar ugari hil ziren.

Hiriaren egiturari edo itxurari bagagozkio, aro honen hasieran Junkaleko eremura biltzen ziren Junkaleko eliza, Santa Margarita ospitalea, Armora dorretxea eta, nola ez, Udaletxea. Hirigune hau harresiz babestua zegoen eta oraindik harresiaren zati bat ikus daiteke Junkal kalean. Kaiaren hurbilak Gaztelatik, Nafarroatik eta Hondarribitik iristen ziren bideen elkargune bihurtzen zuen toki hau; Bidasoa ibaia gabarretan igarotzen zen, "Alcaldía de Sacas" (Sartu-Irtenen Alkatetza) erakundearen kontrolpean, eta honenbestez, Iparralderako bidea hartzen zen.

San Juan plazaren marrazki zaharra


Uranzuko gunearen marrazki zaharra

Mendeetan zehar leku hau igarobidea izan zen, besteak beste, Santiago Konpostelako hirira joateko itsasbazterreko bidea erabiltzen zuten erromes askorena.

Egungo San Juan Harria Plazaren inguruan, bertan dago Udaletxea 1763. urteaz geroztik, beste hirigune bat antolatu zen, eta bertan bildu ziren Udal energia eta jarduera guztiak. Alde hau Gaztelatik zetorren Errege-bidearen eta Behobiaraino zihoan galtzadaren inguruan antolatu zen. Ordurako ahul zegoen Junkaleko aldea, gero eta utziago, batez ere 1638. urtean jasan zuen erasoaren ondoren.

Urantzuko hirigunea Hondarribiko hiri gotortura zihoan bidearen ertzean sortu zen eta alde honetan zegoen dorretxearen eraginpean eta babesean garatu zen.

Azkenik, Behobiako eremuak ezaugarri propioak eta bereziak zituen. Hiriko beste guneetatik aparte zegoen eta Bidasoa ibaiaren gaineko zubiaren eta igarobidearen inguruan garatu zen. Zubi horrek beste aldera igarotzeko erraztasun handiak ematen zituen. Kokagune estrategiko hau babestearren Gazteluzar gaztelua eraikitzeko agindua eman zuen Espainiako Errege Fernando Katolikoak, XVI. mendean, eta zubitik gertu, goiko aldean behar zuela adierazi zuen.

igo

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun