Irun. Merkataritzaren Sari Nazionala
Gaur egun Irun oso merkataritzagune ekargarria da, eta udalerriko mugetatik kanpo ere oso ezaguna da horregatik. Bertako establezimenduetan dagoen aukera, kalitatea eta lehia direla-eta, gero eta erosle gehiago etortzen dira iparraldetik, Nafarroatik, inguruko herritatik (Hondarribitik adibidez) eta gero eta gehiago dira beste biztanlegune handietatik (Oiartzun, Lezo, Errenteria edo Donostia) datozenak ere.




