Gure Jaiak
Inauteriak
Inauteriak ez dira egun eta hilabete jakin batean ospatzen, Bazko Igande Egunaren arabera baizik. Hamaika urtean behin egun berean egokitzen dira Inauteri Igandea eta Santa Ageda eguna.
Inauteriak gizarteak asmatutako jaiak dira, solstizio-egunei lotuta azaltzen diren ospakizunak ez bezala, hauek lotura estua baitute ospakizun erlijiosoekin. Francoren diktadurak galarazi egin zituen Inauteriak.

Inauteriak eskuarki Garizuma hasi aurreko hiru egunetan ospatzen dira. Garizumaren garai luzeko baraualdiaren haustea ospatzen da. Oro har, Kinkuagesima igandearen aurreko ostegunean, "Ostegun Gizen" egunean, hasten dira inauteriak eta hurrengo asteartean, Inauteri Asteartean, bukatu.
Egun horietan, urtean zehar daramagun mozorroa kendu eta benetan nolakoak garen azaltzen duena janzteko aprobetxatzen dugu, norberaren sena, bakoitzak bere baitan daraman benetako izpiritua, azaltzeko aprobetxatzen dugu alegia.
Inauterietan baserriko sukaldaritzaren ohiturak dira nagusi mahaietan. Gipuzkoan, nola beterrin hala goierrin, torrijak jateko ohitura dago eta beste toki askotara zabaltzen ari den ohitura da hori.




