Zer ikusi, zer egin
Leku interesgarriak : Santiago Bidea
EU Submenu de Nuestra historia:
Donejakuerako erromesaldien fenomenoa

Kristauen munduan hiru dira garrantzizko erromesaldi-guneak: Erroma, Jerusalem eta Santiago Konpostelakoa. Erromesak Erromara joaten dira; palmondoa eskuan daramatenak Jerusalema; eta Donejakuera doazenak Santiago Konpostelako hirira. Bide guztiek Erromara daramate" dio esaera zaharrak eta berdin esan dezakegu Santiago Konpostelako bideari buruz: historian zehar bide-adar ugarik bat egiten zuten "Frantziako Bidearen" gune jakinetan. Bide hori Nafarroako Santxo Azkarrak eraikiarazi zuen XI. mendean eta bide nagusi bihurtu zen, bertatik ibiltzen baitzen erromesen multzorik handiena. Bideak adar asko zituen eta horietan garrantzitsuenetako batek, agian garrantzitsuena Iberiar penintsulan, Irunen barrena egiten zuen. Gipuzkoan barrena igarotzen zen bideak Irunen zuen abiapuntua eta Hernani, Tolosa eta Beasain alderik alde igaro ondoren Arabako lurraldera egiten zuen Arlaban eta San Adrian igarobideetan barrena. Ibilbide honek "Frantziako Bidearekin" bat egiten zuen garrantzizko bi guneetan: Burgosen eta Santo Domingo de la Calzadan.
- Albergue de peregrinos
- Asociación de los Caminos de Santiago de Gipuzkoa
- Asociación de amigos de los Caminos de Santiago de Irun
- Albergue Municipal Martindozenea
Irungo Bidea

Irun "herri-bidea" da, eta Errege-bideak eragin handia izan du beti hiriaren hazkundean. Behe Erdi Aroan (XIII-XV. mendeetan) hautematen hasi zen hazkunde hau. Irungo hiria hiru erresumen (Gaztela, Nafarroa eta Erresuma Batua/ Frantzia) bidegurutzea zen eta errepide nagusi honen inguruan beste zenbait herri sortu ziren, hala nola, Hondarribia, Ordizia, Tolosa edo/eta Segura.
Udalerritik igarotzen ziren tradiziozko beste bideak "Santiagorako Bideak" izan arren, azpimarratzekoa da Errege-bideak Irungo hirian izan zuen eragina, Erdi Aroaz geroztik eta XIX. mende arte hiriaren egituraren ardatz nagusia izan baitzen.
Santiago Bidearen Adarra
Behobiako auzotik San Juan Harria plazaraino
- Erromesak bi aukera zituen Lapurditik Irungo lurretara igarotzeko: Santiagoko nazioarteko zubia eta Pausuakoa edo/eta Behobiakoa. Bi sarrera hauek bat egiten dute Irungo hirigune historikoan (San Juan Harria Plazan).
- Distantzia: 1.550 m.
- Sangiago bidearen adarra kale-izendegian ikusi
Errege Bidea
Lehenengo atala: Behobiako auzotik San Juan Harria plazaraino.
- Antzina, Behobia eta Orreaga izan ziren Mendebaldeko Pirinioetan gehien erabili ziren igarobideak pisu handiko materiala (gurdiak, artilleria) batetik bestera garraiatzeko. Geroago, Behobia bihurtu zen Espainiako eta Frantziako Errege-bideen topalekua. Horrexegatik, hain zuzen ere, zaintza-lan bereziak egiten ziren puntu honetan.
- Distantzia: 2.850 m.
- Lehenengo atala kale-izendegian ikusi
Bigarren atala: San Juan Harria plazatik Oiartzungo Elizalde auzoraino
- XIX. mende arte Kale Nagusia izan zen hiriko galtzada nagusia. Oraindik ere bertan ikus daitezke molde gotikoko zenbait etxe (Agirrenea, 8, zk.), biztanleei eta oinezkoei ur freskoa eskaintzen dien iturri zaharra, "Jesusen Mirabeen" komentua eta egun Udal Liburutegiaren eta Artxiboaren egoitza den Ikust-Alaia etxea.
- Distantzia: 5.000 m.
- HERRI BARRU: Herri Barru kale-izendegian ikusi
- BASERRIALDE: Baserrialde kale-izendegian ikusi


