ZATOZ IRUNERA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- Zatoz Irunera:
Logotipo Ayuntamiento de Irun
TURISMO - Irun

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA eu

Gure Jaiak

Kaldereroak

Kalderero jaietako irudi zaharra

Herri jai hauek Donostian sortu ziren, baina egun Euskal Herriko herri askotan ospatzen dira. Tradizioaren arabera, atzerritik etorritako gizon eta emakume taldeak "pertzak konpontzen ditugu" eta "txokolate-ontziak konpontzen ditugu" oihuka ibiltzen ziren kaleetan barrena. Egun, sukalde-ontziak eskutan dituztela, jai giroan eta musikaren erritmoan kalez kale ibiltzen dira Kalderero edo/eta pertza konpontzaileak.

Gorosabelek dioenez, euria iragartzen digute pertza konpontzaileek eta zorroztaileek. Antonio Dugiols pertza konpontzaileari buruzko datu zehatz batzuk dauzkagu. XVIII. mendean Legorretan bizi izan zen eta bertan egin zuen lan. Geroago, seme Kintinekin batera, galdarategiak izan zituen Belauntzan eta Tolosan. Felipe Dugiols Balanzategi militar ospetsu tolosarraren aita zen Kintin.

igo

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun