ZATOZ IRUNERA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- Zatoz Irunera
Logotipo Gipuzkoa TurismoLogotipo Euskadi SaboréalaLogotipo Ayuntamiento de Irun
TURISMO - Irun

Aiako Harriak

Aiako Harria Gipuzkoako granitozko mendigune bakarra da. Oiartzun eta Irun artean dago kokatua, eta bere hiru gailurrak Txingudi Badiaren gainean harro altxatzen dira. Mendiak, gainera, 6.913 hektarea dituen bertako Parke Naturalari ematen dio izena.

Paraje honen edertasuna aparta da, hainbat ikuspuntutatik begiratuta; geologiaren aldetik, badirelako bertan 300 milioi urteko antzinatasuna duten itsas animalien fosilen aztarnak; botanikaren aldetik, parkea zeharkatzen duten ibai arroetan pagadi eta harizti zabalak daudelako; historiaren aldetik, bertan kontserbatu direlako gertaera historiko nagusien hondakinak; eta aisiaren aldetik, aisialdirako edo ibilaldietarako prestatuta dauden lekuak daudelako.

Aiako Harriak

Informazio hau eskura dago Parkeko informazio gunean, hemen:

AIAKO HARRIA PARKE NATURALEKO INFORMAZIO GUNEA:
KOKAPENA: Lapurriturri. Erlaitzeko gaina.
DATAK: Aste Santutik irailaren amaiera arte.
ORDUTEGIA: Larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Urte osoan zehar egiten diren ekintza ugariei buruzko informazioa (ibilaldi autogidatuak eta ibilaldi gidatuak, izarrak ikustea, geologia, orientazio-lasterketa…) ere emango dizute bertan. Nahi duzuna ibilaldi atsegin bat egitea bada, paraje honetako aberastasuna ezagutzeko aukera emango dizuten bost ibilbide eskaintzen dizkizugu:

1. Ibilbidea

Aiako Harria Parke Naturaleko flora, fauna eta ura

 

2. ibilbidea

Elurzuloak. Kontrabandoa

3. ibilbidea

Meatzaritza: San Fernandoko Barrutia. Ikazkintza

4. ibilbidea

Gerra Zibila: Pagogainako eta Erlaitzeko gotorlekuak. “La pena de la vida” mugarria eta Pikako eta Endarlatsako dorreak

5. ibilbidea

Meatzaritza: Meazuriko eta Meagorriko Barrutiak. Irugurutzetako labeak

 

itzuli

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun