Proiektuak eta ekimenak

Irungo Udala aspalditik zaintzen ari da herritarrei ematen dien informazioaren kalitatea, herritarrei arreta emateko ia aitzindari izan den zerbitzuetako bat eta 010 telefonoa garatuz (HAZ) Estatu mailan. Kanal hauek Interneten bidez handiagotu dira www.irun.org Udaleko Web Atariarekin. Atari hau pixkanaka haziz joan da informazio edukiei eta zerbitzuei dagokienez. Gardentasuna informazioan eta herritarren parte-hartzea izan dira Udalaren jardunean presente egon diren eta elkar lotuta dauden bi jarduketa-ildo, eta bereziki babestuak izan dira www.irun.org webean.

Politikan eta instituzioetan dagoen konfiantzaren krisi orokorrak –herritarrek egiten duten goranzko eskaerari erantzunez- ekintza horiek areagotzea ekarri du sektore publiko osoan, eta baita gure erakundean ere. Hori dela eta, agintaldi honen hasieratik, gardentasuna eta parte-hartzea, austeritatearekin batera, oinarrizko estrategia-ildoak izatea ezarri du Udal Gobernuak gaur egungo gardentasunari, informazio publikoa eskura egoteari eta gobernu egokiari buruzko legea prestatu aurretik.

2011n, udalaren etikaren alde argitaratu zen Alkatearen Dekalogoak lehenengo estrategia-kokapen bat markatu zuen gardentasuna, udal gestioaren kontrola eta etika zein, oro har, gobernu egokia bultzatzeko. Jarduketa-ildo horri jarraiki, Tokiko Gobernu batzarrak 2013/02/20an Udaleko Gardentasun Proiektu bat onartu zuen; bertan ibilbide-orri bat ezartzen da hainbat ekimen aurrera eramateko. Ekimen horiek egin eta neurtu ahal dira eta haien xedea gure erakundearen kalitate demokratikoa indartzea da.

Jarduketa eta ekimen azpimarragarrienak

"Alkatea auzoetan" programa.

Agintaldi honetan, Alkatearen Dekalogoaren konpromisoetako batekin betez, asko izan dira ekimenak, garrantzi bereziko ekimen guztiak eta garrantzi gutxiagoko batzuk ere bai. Ekimen horiekin herritarrak parte hartzeko prozesuak garatu dira, herritarren iritzia eta ekarpenak jasoz. Haien guztien artean azpimarratzekoa da "Alkatea auzoetan" prozesu partizipatiboa. Autonomia eta estatu mailan nabarmendu da erreferentziazko praktika gisa, modu horretan herritarren parte-hartzea, konpromisoa, gardentasuna eta egindakoaren berri ematea batera lantzen baitira.

Parte-hartze aktiboa Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sarean

2013. urtearen hasieran EUDELek Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Foroa sortzea bultzatu zuen. Udalek osatutako talde pilotu batek eratu zuen, pertsonal politikoaren eta teknikoaren ordezkaritzarekin. Foro hau ezagutzak, praktika eta estrategia egokiak trukatzeko gune gisa eratu zen, eta bestalde, udalei beraien erakundeetan Gardentasuna bultzatzeko, metodologiak, tresnak eta materialak eskura jartzeko, azken xedea Euskal udalen Gardentasunean aurrera egitea eta erreferente gisa kokatzeko Gardentasun gaian.

Foro hau berriro eratu da Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sare gisa eta Gobernu Egokia bultzatzeko jarduera bat lantzen ari da lau ardatzen inguruan: Konpromiso politikoan, Gardentasun maila handiagoetarantz arrera egiteko metodologien diseinua, praktika egokiak zehaztea eta sentsibilizazio zein prestakuntza.

Sare hau lanean aritu da eratu zenetik eremu teknikoan eta politikoan eta gure Udalak parte-hartze handia izan du bi eremu horietan. Eremu teknikoan, udaletan Gardentasuna ebaluatzeko hainbat metodologiaren garapenean landu da, baita Gardentasuna udaletan ezartzeko ere eta Irungo Udalak abian jarritako ekintza batzuk hautatu dira Euskadi eta Estatu mailako udalen 80 Praktika Egokien Katalogoan; zehazki, dagoeneko aipatutako “Alkatea auzoetan” prozesua, Udal Organigrama argitaratzeko modua, Udalbatzaren saioak ematea Udaleko Webaren eta tokiko telebistaren bidez, Irun 2020 Plan Estrategikoa, Udal Aurrekontua komunikazio didaktikoa eta hirian egiten ari diren obrei buruzko informazioa. Ekimen eta jarduketa hauek guztiak gardentasuna kudeatzeko eredu gisa erabiltzen ari dira beste udalen aldetik.

Gardentasunaren aldeko Sarearen batzorde politikoa alkateek eta gai honetan ardura duten politikoek eratzen dute. Haien jarduera bi helburutan ardaztu dute:

  • Udalaren Gardentasuna autoebaluatzeko estandar bat sortzean. Estandar hori Europako Batzordeak bultzatutako European Score Card oinarrituko litzateke. Autoebaluaziorako proiektu pilotu bat garatu dute eta 15 euskal udalek parte hartu dute, Irungo Udala barne. Autoebaluazio honen emaitzak eta 15 udalerrietan egin diren emaitza horien kontrasteari esker, beste udal guztietara zabal litekeen metodologia bat ezartzen ahalbidetzen ari da, eta gainera hobetzeko ahalegin handiagoa eskatzen duten eremuak zeintzuk diren zehazteko ere balio du.
  • Jokabide Kodearen Kode Etiko baten, Gobernu Egokiaren eta Erakunde Kalitatearen aldeko Konpromisoa Kode Etiko hau 2014ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran onartu aurretik, udal teknikariek berraztertu, pertsonalizatu eta egokitu egin zuten. Portaerarako oinarrizko ildoak eta tokiko ordezkaritza karguari dagozkion betebeharrak eta obligazioak gauzatzeko oinarrizko balioak ezartzen ditu, baita haien jarduera arautu behar duten Gobernu Egokiaren oinarriak, Gobernu Taldeko eta Oposizio taldeko kideek ezartzen dituzten konpromisoak ere, Udalean Erakunde kalitatea hobetzeko helburu komunarekin.

HAZ24H Egoitza Elektronikoa – Interneten bidezko Tramiteak

2008. urtearen hasieratik, Irungo Udalak lineako tramite eta zerbitzu katalogo zabala du.Horri esker, erosotasunez egin ahal dira bide elektroniko hutsezko gestioak, joan-etorriak ekidinez, epeak arinduz eta paperaren erabilera gutxituz Udalaren eta herritarren arteko harremanetan. Horrela, kanal hau zerbitzu-tresna eta Gardentasuna lortzeko tresna gisa eratzen da, herritarren eskura jarriz –era pertsonalizatuan- haien gestioen, izapideen eta eskaeren egoera.

HAZ24H Egoitza Elektronikoa zuzeneko kanalaren eta (010) telefonoaren bidezko kanalaren kanal osagarria da. Arreta berezia ematen die transakzioen segurtasunari eta erabiltzeko erraza izateari ere. Informazio zehatza ematen da izapide bakoitzean eman beharreko urratsei buruz, eta irisgarritasun eta erabilgarritasun printzipioekin betetzen du (AA-WAI WCAG2.0 gutxieneko maila). Irun izan da Euskadin izapidetze elektronikoko zerbitzuak Sinadura Elektroniko Aurreratuaren erabilpenera egokitzen duen lehen udala (IRUN Txartelaren pasahitza eta ontzi-joko sistemak erabiliz). Hori dela eta, erarik errazenean egin ahal dira gestio herritarraren identifikazioa eta dokumentuen sinadura eskatzen dituzten gestio elektronikoak.

Eusko Jaurlaritzak duela gutxi argitaratu duen ZERPA2013 txostenak azpimarratzen du Irungo Udala dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udalen sailkapenaren buruan dagoela izapide eta zerbitzu elektronikoen eskaintzari dagokionez, eta, horren ondoren, Bilbo dagoela.

Aurrekontu Partizipatiboak

2015erako Udal Aurrekontua egiteko prozesuan, lehen aldiz, herritarren parte-hartze zuzena ahalbidetu da, gastuen aurrekontuko 1,5 milioi euro erreserbatuz herritarren proiektu eta proposamenetarako erreserbatuz. Aurrekontu Partizipatiboen proiektua bi ildotan banatzen da; alde batetik, prozesu orokor bat, 16 urtetik gorako populazio guztiari zuzendua, eta prozesu horretarako 1,3 milioi erabiliko dira, eta, bestetik, gazteentzako prozesua, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua, 200.000 euroko zenbatekoarekin.

3 fase izan ditu: Hasiera batean lineako proposamen bilketa era irekian egin da eta proposamen horiek 2. Fasera lekualdatu dira; geroago, eztabaidako saio presentzialak eta dinamika partizipatibo bat egin da eta horien ondoren, amaierako bozketarako proposamen batzuk aukeratu ostean, azken fasera pasa da; bertan ia 4.000 pertsonak eman dute boto elektronikoa eta hautaketa egin dute aukeratutako proiektuen artean (50, prozedura orokorrean eta 20, gazteentzako prozeduran).

Prozedura gardentasun osoz egin da fase guztietan (prozesuaren egoera, baztertutako proposamenei buruzko informazioa eta horren zergatia eta abar) eta 2015eko Aurrekontuan integratu egin da, gehiengoaren babesa duten zuzenketak gisa, Aurrekontuen onespenerako egin den osoko bilkuran.

Gardentasun Ataria

Gardentasunaren Atari hau Udalaren Gardentasunerako elementu zentrala eta nagusia da. Udal kudeaketako herritarrentzako informazio garrantzitsuena integratzeko xedearekin sortu da, era erabilerrazean eta zuzenean eskainiz, Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeari eta Gobernu Egokiari buruzko Legean diren betekizunekin bat etorriz, eta EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak gardentasuna garatzeko jarritako sailkapen-eskema jarraituz.

Udal Gobernuak bultzatutako ataria garatzeko, “Talde Tekniko Bultzatzaile” bat eratu da. Parte-hartze/Gardentasun zerbitzuetako, zerbitzu Juridikoetako, Antolakuntza eta Informatikako teknikariek eratzen dute, eta horiez gain, gestioari buruzko udal arlo guztietako lankidetza teknikoa izan da.

Gardentasunaren Ataria tresna bizi bat gisa ikusten da. Aurrera egingo du informazio berriak eta gardentasun zerbitzuak pixkanaka sartzen diren heinean, aurrera eramaten ari garen sistemek udal gestioaren eremu guztiei buruzko datuak era iraunkorrean eskaintzea ahalbidetzen diguten neurrian, eta proiektu berriak edo eskumeneko eremu berriak sortzen diren heinean, betiere indarrean xedatzen duen araudiak izaera pertsonaleko datuak babesteko gaian ezartzen dituen mugak kontuan hartuz.

Volver arriba