Evaluación voluntaria realizada por Transparencia Internacional España en Abril-2016, con resultado de 8,25/10 (66 de 80 indicadores)

01 UDAL KORPORAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA

1.- Udaleko hautetsiei eta langileei buruzko informazioa

  1. 1. Udaleko alkatearen eta zinegotzien datu biografikoak zehazten dira (gutxienez bakoitza lau lerrokoa).
  2. Udaleko alkatearen eta zinegotzi bakoitzaren helbide elektronikoak zehazten dira.
  3. Alkatearen Agenda instituzionala argitaratzen da (webeko atal espezifiko batean).
  4. Osorik argitaratzen da Udaleko Lanpostu Zerrenda (LPZ).
  5. Webeko atal espezifiko batean argitaratzen da Udaleko konfiantzazko Karguen (postuak) banakako zerrenda eta haien ordainsarien banakako eta taldekako zenbatekoa (ez da baloratuko Udaleko LPZ osorako esteka orokor bat).
  6. Udaleko Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratzen da, eta haren garapena eta egikaritza (azkenaldian halakorik izan ez bada, berariaz adieraziko da webean).

2.- Udalaren antolaketari eta ondareari buruzko informazioa

  1. Gobernu Organoak eta dagozkien funtzioak zehazten dira (Distritu edo Auzo Batzordeak barne, hala dagokionean).
  2. Organo deszentralizatuen, erakunde instrumentalen eta udal sozietateen oinarrizko datuak eta haien webetarako loturak zehazten dira (Udalak halako erakunderik ez balu, berariaz adieraziko da webean).
  3. Osorik argitaratzen da Organo deszentralizatuetako, erakunde instrumentaletako eta udal sozietateetako Lanpostu Zerrenda (LPZ), edo Langile Plantillak, berariaz adieraziz haietan dauden konfiantzazko karguak (Udalak halako erakunderik ez balu, berariaz adieraziko da webean).
  4. Onetsita dago eta argitaratu egiten da Tokiko Agenda 21 eta/edo Udalaren Plan Estrategikoa (edo Mapa estrategikoa).
  5. Udalari atxikita dauden Ibilgailu ofizialen (bereak edo alokatuak) zerrenda xehatua argitaratzen da.
  6. Udalaren Ondasunen eta Eskubideen Inbentarioa argitaratzen da.

3.- Udal arau eta instituzioei buruzko informazioa

Udaleko Gobernu Organoen honako informazio hau argitaratzen da:

  1. Udaleko Osoko Bilkuren aurretiko gai-zerrendak.
  2. Udalaren Osoko Bilkuretako Akta osoak.
  3. Gobernu Batzarren erabaki osoak, eta Akta osoak, Osoko Bilkuraren eskuordetzan jarduten dutenean.
  4. Udalaren Osoko Bilkurak zuzenean jarrai daitezke webean, eta/edo bertan jasota geratzen dira haien bideoak.
  5. Badago Udalaren "Gobernu onaren kode etikoa" eta argitaratu egiten da (FEMP delakoan talde politikoek onetsitako tokiko gobernu onaren Kodera egokitua lehenetsita).
  6. Udala ukitzen duten (administrazioarekiko gaian, lanekoan, ...) erabaki judizialak argitaratzen dira (osorik edo haien edukietara lotura jarrita). (Halakorik izan ez bada, berariaz adieraziko da webean)
02 HERRITARREKIKO ETA GIZARTEAREKIKO HARREMANAK

1.- Udalaren web orriaren ezaugarriak

  1. Gardentasunaren atari bat ezarri da (edo sail espezifiko bat) Udalaren webean.
  2. Barne-bilatzaile bat dago, argi ikusten dena, udalaren webean.

2.- Herritarrentzako informazioa eta arreta

  1. Hasierako atarian ikus daiteke udalaren weba bera.
  2. Datuak argitaratzen dira herritarren edo erakundeen aldetik jasotako galderei buruz (gutxienez, jasotako galdera-kopurua eta erantzundakoena).
  3. Zerbitzuen katalogo orokor bat argitaratzen da, eta entitatearen zerbitzu-egoitzak eta ekipamenduak ere bai, helbidea, jendeari arreta emateko ordutegiak eta beren web orrietarako loturak eta/edo posta elektronikoaren helbideak adieraziz.
  4. Bere eskumeneko administrazio-prozeduren katalogo eguneratua argitaratzen da, adieraziz haren xedea zein den, izapideak, epeak, administrazio-isiltasunaren zentzua eta, hala badagokio, loturazko formularioak, izapidetza elektronikoz egin daitezkeenak zehaztuz.
  5. Trafikoaren egoerari eta mozketei buruzko informazioa ematen da webean, eta/edo udal zerbitzuen gorabeherei buruzkoa.
  6. Udalerriko ingurumen-egoerari buruzko informazio eguneratua jasotzen da webean (aire-kutsadura, kutsadura akustikoa).
  7. Gune bat dago udalaren webean udaleko talde politikoek beren iritziak eta proposamenak adieraz ditzaten.
  8. Gune bat dago webean udalerriko auzo-elkarteentzako, eta elkarte horiek egindako galderen edo proposatutako gaien zerrenda bat argitaratzen da.
  9. Eztabaida-foroak edo gizarte-sareetako perfilak daude udalaren webean.

3.- Herritarrekiko konpromiso-maila

  1. Herritarrek parte hartzeko Araudi bat dago eta argitaratu egiten da (ez badago, berariaz adieraziko da webean).
  2. Udal kontseiluak eta/edo herritarrek parte hartzeko beste kanal batzuk daude eta haiei buruzko informazioa ematen da (Hiriko Foroak, Hirigintzako gizarte-kontseiluak...) eta argitaratu egiten dira haien erabakiak, txostenak edo proposamenak (halakorik ez balego, berariaz adieraziko da webean).
  3. Iradokizunak eta herritarren parte-hartzea ahalbidetzen dira udalaren plan ekonomikoak eta aurrekontuak prestatzeko.
  4. Udal Zerbitzuen Karta bat dago, eta hari buruzko informazioa ematen da, eta baita bertan ezarritako konpromisoen betetze-mailari buruzkoa ere.
  5. Zerbitzuak emateari buruzko inkesten emaitzak daude eta argitaratu egiten dira (inkestarik egin ez bada, berariaz adieraziko da webean).
03 GARDENTASUN EKONOMIKO-FINANTZARIOA

1.- Kontabilitatearen eta aurrekontuen informazioa

  1. Argitaratu egiten dira Udalbatzak, Gobernu Batzarrak, Alkateak edo Zinegotzi Ordezkariak onetsitako aurrekontu-aldaketak.
  2. Argitaratatu egiten dira organo deszentralizatuen, erakunde instrumentalen eta udal sozietateen Aurrekontuak (webeko atal espezifiko batean); (Udalak horrelako erakunderik ez balu, berariaz adieraziko da webean).
  3. Ardura Fiskaleko Aginte Independente batek egindako txostenak argitaratzen dira, aurrekontu-egonkortasunari dagokionez (halakorik ez balego, berariaz adieraziko da webean).
  4. Autonomia fiskala (zergetako diru-sarreren eskubide aitortu netoak / Eskubide aitortu netoen guztizkoak)
  5. Finantza-gaitasuna edo beharra aurrekontu-egonkortasunaren terminoetan (superabita edo defizita) (Aurrekontu egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari buruzko Lege Organikoa).

2.- Gardentasuna udalaren diru-sarreretan, gastuetan eta zorretan

Honako adierazle hauek argitaratzen dira, diru-sarrerei eta gastuei dagokienez:

  1. Diru-sarrera fiskalak biztanleko (Zergetako diru-sarrerak/Biztanle-kopurua)
  2. Gastua, biztanleko (Obligazio aitortu netoak / biztanle-kopurua).
  3. Inbertsioa, biztanleko (Obligazio aitortu netoak, VI eta VII. Kap. / biztanle-kopurua).
  4. Kobrantzako batezbesteko aldia (Kobratzeko dauden eskubideak ( I. Kapitulutik III.era x 365 / Eskubide aitortu netoak).
  5. Hiru hilean behin argitaratzen dira hornitzaileen ordaintzeko merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriei buruzko txostenak (16.7 art.- HAP/2012/2015 Ministerioaren Agindua) (Halakorik ez balego, berariaz adieraziko da webean).
  6. Argitaratu egiten da udalaren zor publiko finkatuaren zenbatekoa eta haren eboluzioa aurreko ekitaldiekiko.
04 GARDENTASUNA ZERBITZU KONTRATAZIOETAN ETA KOSTUETAN

1.- Zerbitzuak kontratatzeko prozedurak

  1. Informazioa ematen da kontratazio-mahaien osaerari, izendapenari eta deialdiei buruz (informazio horretarako webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  2. Argitaratu egiten dira Kontratazio Mahaietako Aktak (informazio horretarako webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).

2.- Suministradores y costes de los servicios

  1. Se publica la lista y/o la cuantía de las operaciones con los proveedores, adjudicatarios y contratistas más importantes del Ayuntamiento (mediante un enlace directo y específico en la web para esta información).
  2. Se publica información sobre el Coste efectivo de los servicios financiados con tasas o precios públicos.
05 GARDENTASUNA HIRIGINTZAKO, OBRA PUBLIKOETAKO ETA INGURUMENEKO GAIETAN

1.- Hiri-antolamenduko planak eta hirigintza-hitzarmenak

  1. Argitaratuta dago Hiri Antolamenduko Plan Nagusia (HAPN) eta hura xehatzen duten mapak eta planoak.
  2. Ingurumenari buruzko udal politikak eta programak argitaratzen dira, eta baita haien jarraipenerako txostenak ere.
  3. Argitaratu egiten dira ingurumen- eta paisaia- inpaktuari buruzko azterketak eta ingurumen-elementuei buruzko arriskuaren ebaluazioak (azterketa horiek egin ez badira, berariaz adieraziko da webean).
  4. Argitaratu egiten dira (eta argitaratuta edukitzen dira) HAPNko aldaketa onetsiak eta Plan partzial onetsiak.
  5. Informazio zehatza argitaratzen da Udalaren hirigintza-hitzarmenei buruz eta egikaritzen ari diren hirigintza-jarduketei buruz.
  6. Informazio zehatza argitaratzen da lurzoruaren erabilerei eta xedeei buruz.

2.- Obra publikoen iragarkiak eta lizitazioak

  1. Informazio zehatza argitaratzen da Udalaren hirigintza-kudeaketaren gaian indarrean dagoen araudiari buruz (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  2. Argitaratu egiten dira obra publikoen proiektuak, pleguak eta lizitazio-irizpideak (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  3. Argitaratu egiten dira obra-proiektu garrantzitsuenen aldaketak, eraberritzeak eta osagarriak (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz) (halakorik izan ez bada, berariaz adieraziko da webean).

3.- Parte-hartzaileei, eskaintzei eta erabakiei buruzko informazioa

  1. Obra publikoen lizitazioan parte hartu duten enpresen zerrenda argitaratzen da (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  2. Obra publiko garrantzitsuenak egin dituzten enpresen izena argitaratzen da (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).

4.- Obra publikoak, hirigintza eta azpiegiturak

  1. Informazio zehatza ematen da egiten ari diren azpiegitura-obra garrantzitsu bakoitzari buruz (Obraren helburuak eta udal arduraduna, kontratista/k, arduraduna/k, aurrekontuaren zenbatekoa, egikaritze-epea) (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  2. Informazioa aldizka hedatzen da (gutxienez, sei hilean behin) egindako azpiegitura-obrei buruz eta/edo onetsita eta egikaritzeko daudenei buruz (txostenak, komunikatuak, prentsa-oharrak, ...). (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  3. Inbertsioa azpiegituretan biztanleko: Ekitaldiko gastuak (egikarituak) inbertsioan (6. Kapitulua), azpiegituretan / biztanle-kopurua.
  4. Hirigintzako diru-sarreren proportzioa: Hirigintzatik eratorritako diru-sarrerak/Diru-sarrera guztiak. (hirigintzako diru-sarrera gisa sartutako kontzeptuak adieraziko dira webean: Hirigintza-lizentziak, OIZ, EIOZ, hirigintza-aprobetxamendua, lurrak besterentzea, etab.).
06 GARDENTASUNAREN LEGEKO ADIERAZLEAK

1.- Udalaren plangintza eta antolakuntza

  1. Urteko eta hainbat urtetarako Planak eta Programak argitaratzen dira, eta haietan helburu zehatzak finkatzen dira, eta baita helburu horiek lortzeko aurreikusitako jarduerak, bitartekoak eta denbora ere.
  2. Organigrama eguneratu bat argitaratzen da, aukera ematen duena organoetako arduradunak, eta haien funtzioak eta mendekotasun-harremanak identifikatzeko.
  3. Aholkularitzako eta kontu-hartzailetzako barne-txostenak argitaratzen dira, behin betikoak direnean (horrelako txostenik egon ez bada, berariaz adieraziko da webean).

2.- Kontratuak, hitzarmenak eta diru-laguntzak

  1. Kontratu formalizatu guztiak argitaratzen dira, adieraziz haien xedea, lizitazioaren eta esleipenaren zenbatekoa, erabilitako prozedura, publizitatzeko erabilitako tresnak, prozeduran parte hartu duen lizitatzaile-kopurua eta esleipendunen nortasuna (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  2. Formalizatutako Kontratuen aldaketak argitaratzen dira (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  3. Aldizka argitaratzen dira (gutxienez hiru hilean behin) formalizatutako Kontratu txikiak, haien zenbatekoen eta esleipendunen informazio xehatua emanez (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  4. Datu estatistikoak argitaratzen dira sektore publikoko kontratuen legerian aurreikusitako prozeduretako bakoitzaren bidez esleitutako Kontratuen aurrekontu-bolumenaren portzentajeari buruz (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  5. Izenpetutako Hitzarmenen zerrenda argitaratzen da, sinatu duten aldeak, haren xedea eta, hala badagokio, hitzartutako obligazio ekonomikoak aipatuz (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  6. Emandako diru-laguntza eta laguntza publikoak argitaratzen dira, haien zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak adieraziz.

3.- Udaleko goi-karguak eta Partaidetzako Entitateak

  1. Udaleko goi-karguek (gutxienez, hautetsiek eta, hala badagokio, Zuzendari Nagusiek) eta partaidetzako Entitateetako arduradun nagusiek jasotako ordainsariak argitaratzen dira (webean lotura zuzena eta espezifikoa eskainiz).
  2. Karguak uzteagatik jasotako indemnizazioak argitaratzen dira (halakorik gertatu ez bada, berariaz adieraziko da webean).
  3. Udaleko goi-karguen Jarduera eta Ondasun Interesen Erregistroa argitaratzen da (Toki Araubidearen Oinarrien Legean jasoa).

4.- Ekonomiaren eta aurrekontuaren informazioa

  1. Higiezinen zerrenda argitaratzen da (bulegoak, lokalak, etab.), bai bereak direnak bai alokairuan daudenak, okupatuak eta/edo Udalari atxikiak.
  2. Udalaren Aurrekontuak argitaratzen dira, aurrekontu-sail nagusiak deskribatuz eta haien egikaritze-egoerari buruzko informazio eguneratua emanez (gutxienez, hiru hilean behin).
  3. Udalaren Urteko Kontuak/Kontu Orokorra argitaratzen dira (Balantzea, Emaitza ekonomiko-ondarezkoaren Kontua, Memoria eta Aurrekontuaren likidazioa).
  4. Kontuen Auditoriaren eta/edo kanpoko kontrol-organoen aldetiko (Kontu Auzitegi edo Ganbera) Fiskalizazioaren Txostenak argitaratzen dira, bai udalarenak bai udal sektore publikoko erakundeenak.
Volver arriba