Udalak Irungo 'kristalezko hormak' dituen erakunde publiko izateko konpromisoa hartua du herritarren aurrean, horretarako Udal Gardentasunaren proiektua garatuz; proiektu horren barruan sartu dira Jokabidearen, Gobernu Egokiaren eta Kalitate Instituzionalaren Kodea onartzea, administrazio politika erabat gardena egitea, eta informazio publikoa lortzen laguntzen duten tresnak martxan jartzea.

Marko horretan, Gardentasunaren Atari honetan, herritarrentzako interes handienekoa den udal kudeaketako informazio guztia sartzen da, eta eskuragarri eta zuzenean eskaintzen du informazio hori, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Legeak ezarritako betekizunekin bat etorriz, EUDEL Euskal Udalen Elkarteak gardentasuna garatzeko ezarritako sailkapen-eskema jarraituz eta, halaber, 'Nazioarteko Gardentasuna' gobernuz kanpoko erakundeak garatutako Udalen Gardentasun Indizearen metologiaren arabera

 

 

Udal gestioari buruzko informazio bat aurkitzen ez baduzu, eman iezaguzu horren berri Abisuak, Kexak eta Iradokizunak atalaren bidez.

 

Evaluación voluntaria realizada por Transparencia Internacional España en Abril-2016, con resultado de 8,25/10 (66 de 80 indicadores)

Volver arriba