1.10.1 Gobernuko Programa: Irun 2015-2019

 

Irungo Sozialistak eta EAJ-PNV taldeen artean sinaturiko Irunen aldeko itunetik sortu da 2015-2019 urteetarako

 

IRUNERAKO LEHENTASUNAK ETA HELBURUAK

1.- Irun aukerak eskainiko dituen hiria izatea, hirian jarduera ekonomiko gehiago izatea enplegu gehiago sortzeko, tokiko enpresen sorrera, finkapena eta garapena bultzatuz eta inbertsio berriak erakartzeko politika aktiboa bideratuz.

2.- Irunek hiri solidarioa izaten jarraitu behar du, okerren pasatzen ari direnez kezkatua eta behar duenari laguntzeko prest betiere.

3.- Hiri parte hartzailea nahi dugu, udal aurrekontu parte hartzaileak eta gardentasun ataria izango dituena, izateko eta egiteko modu bat erakutsiko duena Udaletik.

4.- Hiri arduratsu, eraginkor eta iraunkorraren eredurantz egin behar du aurrera Irunek, bere garapenaz arduratuz, bizi-kalitate egokiarekin eta kontzientzia kolektiboarekin. Era berean, kultur dinamismoa eta euskara bultzatzeaz kezkatu behar du hiriak.

 

Volver arriba