2.3.1 Herritarrek Parte hartzeko Araudia

HERRITARREK PARTE HARTZEKO ARAUDIA PRESTATZEKO PARTE HARTZE PROZESUA

 

 

ARAUDIAREN AZKEN ZIRRIBORROA JENDE AURREAN ERAKUSTEA: EMAN EZAZU ZURE IRITZIA ETA EGIN ITZAZU IRADOKIZUNAK.

 

Jada bere azken fasean dago Udal Araudiaren eraikuntza parte hartzailea xede duen prozesua, udal ekimenei buruzko erabakiak hartzean herritarrek izango duten parte hartzea arautuko duena. Dokumentuaren zirriborroa, auzo elkarteek, Irungo Hiritar Foroak eta Udalean ordezkaritza duten talde politikoek adostu dutena, orain orri honetan bertan jarri da herritarren eskura, baloratu ahal izateko eta hobetu eta praktikoago egin dezaketen proposamenak biltzeko.

 

Izan ere, urtarrilaren 7an Palmera Montero Gunean egindako saioaz gainera, urtarilak 14 arte epe bat irekitzen da ekarpenak eginteko participacion@irun.org emailen bidez edo HAZen bidez hark eskaintzen duen edozein modutan (aurrez aurre, 010 telefonoa eta https://sac.irun.org egoitza elektronikoa)

 

 

 

**************************

 

 

NOLA EGIN DA?...

PROZESU LUZEA IZAN DA, IRUNEN HERRITARREN PARTE HARTZEA NOLA ARAUTU ADOSTASUNA LORTZEKO.

 

2016ko urtarrilean parte hartze prozesu berezia jarri zen abian Herritarrek Parte hartzeko Araudia prestatzeko, hura bultzatzeko “Talde Eragilea” formalki osatu zenean. Informazioaren Gizartea, Herritarren Parte hartzea eta Auzoak Arloko Zinegotzi-ordezkariaren lehendakaritzapean, honako hauek daude talde horretan: Osoko Bilkuran dauden Talde Politiko guztietako zinegotziak; udal langile teknikariak; auzo elkarteen ordezkariak, Hiritar Foroa eta OIASSO Federazioa eta Irunen ezarritako gazteen hiru elkarte, baina esan behar da azken horiek ez dutela prozesuan parte hartu.

 

Talde horrek lau lan saio egin ondoren, 2016ko maiatzaren 18an, asteazkenarekin, herritarrei irekitako bilera bat egin zen Oiasso Museoan, eta “Talde Eragileak” egindako  erreferentziako udaletako (besteak beste, aipatzekoak dira Premiá de Mar Bartzelonan;  Utebo Zaragozan; Alcobendas Madrilen eta Gijón Asturiasen) parte hartze arauen analisiaren berri eman zen. Irungo Udaleko Araudiak hartu behar duen norabideari buruz Talde horrek hartutako erabakiaren berri eman zen halaber. Lan horren emaitza izan da prestatu den Araudiaren egitura proposamena, jende aurrean jarri dena eta bilera horretan zabal azaldu zena. Bildutakoek egindako ekarpenak ere jaso dira bertan.

 

2017ko maiatzean Udaleko zerbitzu juridikoek gomendatu zuten zuhurtzia handiz jardutea eta Herritarrek Parte hartzeko Araudia prestatzeko proiektua gelditzea egoera argitu arte, Estatuko Gobernuak iragarri zuen Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamalau artikuluren aurka (haien artean, Araudi honetan aurreikusitako eta landutako kontsulta modalitateak babesten dituztenak) konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoa aurkezteko asmoaren aurrean. Udaleko zerbitzu juridikoek uste izan zuten argitu beharreko hainbeste kontu zituen udal arau bat ezin zitzaiola Osoko Bilkurari aurkeztu onar zezan.

 

Auzitegi Konstituzionalaren aurrean errekurtsoa aurkeztu aurretik, 2016ko uztailean, Estatuko Administrazioaren-Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lankidetzarako Alde biko Batzordea jarri zen abian hamalau artikulu eztabaidatu haien inguruan sortutako desadostasunak negoziatzen eta konpontzen saiatzeko.

 

Talde Eragilearen lana eten egin zen Alde biko Batzordeak bere erabakia Estatuko eta Euskadiko Aldizkari Ofizialetan argitaratu zuen arte 2017ko otsailaren 17an, adieraziz eskumen desadostasunak konponduta zeudela eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen hamalau artikulu horiei zegokienean testu konstituzionalarekin bateragarritzat hartu behar den interpretazioa ezagutzera emanez.

 

Ezezagunak argitu ondoren, Talde Eragileak lanean jarraitu ahal izan du bere egitekoa bukatu arte. Prozesuan zehar ikusi da parte hartzaile guztiek interes handia zutela testu aurreratua eta adostua izateko, eta ekarpen interesgarriak egin dizkiote edukiari eta arauzko testuaren idazpenari.

 

Araudia prestatzeko lan taldeak egin dituen bileren aktak kontsultatzeko interesik baduzu, honako esteka hauen bidez egin dezakezu:

 

Bileren aktak

 

Lehenengo bilera   11/02/2016

Bigarren bilera  25/02/2016

Hirugarren bilera  14/04/2016

Laugarren bilera    05/05/2016

Bostgarren bilera    21/07/2016

Seigarren  bilera    24/11/2016

Zazpigarren bilera  25/05/2017

Zortzigarren bilera   21/09/2017

Bederatzigarren bilera  08/02/2018

Hamargarren bilera  19/07/2018

Hamaikagarren bilera 08/11/2018

 

 


Volver arriba