1.10.2 "Irunen aldeko ituna": 2015-2019 Agintaldirako Gobernu akordioa

"Irunen aldeko ituna": 2015-2019 Agintaldirako Gobernu akordioa

 

Irungo Udaleko udal taldeek, Irungo Sozialistak eta EAJ-PNV, "Irunen aldeko ituna" dokumentua sinatu dute, eta 2015-2019 agintaldi honetarako hiriko Gobernu Akordioaren oinarriak finkatzen dira bertan.

 

Lehentasunezko proiektuak

Dokumentuak finkatzen ditu jarduera argi batzuk eta lau bloke handitan banatzen ditu Irunerako funtsezko proiektuak.

 

1.- Etikaren, gardentasunaren, gobernu onaren eta parte hartzearen aldeko ituna irundarrekin: Kode etikoa derrigorrez betetzea, gardentasun atarian lanean jarraitzea, "Alkatea auzoetan" programaren jarraipena edo herritarrek parte hartzeko Araudia egitea dira puntu honetan jasotzen diren jardueretako batzuk.

 

2.- Aukerak eskainiko dituen Irunen aldeko ituna: Unibertsitatea zabaltzea, enpresen, ekintzaileen eta denden alde etengabe lan egitea, Bidasoa Bizirikentzako plan Estrategikoa edo lehen sektorea bultzatzea, horiexek dira kapitulu honetan jasotzen diren ekintzetako batzuk.

 

3.- Irun solidarioaren aldeko Ituna: Gizarte politikak nortasun printzipio gisa ulerturik, puntu honetan erabaki da etxegabetzeen Mahaiaren ekintzekin jarraitzea, Arbesko Egoitzaren garapenean lan egitea, auzoetan adineko pertsonentzako lokalak eta familiei laguntzeko programak bultzatzea.

 

4.- Aurrera doan Irunen aldeko Ituna, Irun eraginkorra eta iraunkorra. Helburu nagusia hiri espazioaren kalitatean eta mugikortasun iraunkorrean hobera egingo duen hiria lortzea izanik, hainbat ekintza biltzen ditu dokumentuak hiriko BOE etxebizitzen eskaintza osatzeko alokairuan emateko etxebizitzekin, Txingudiko plan zuzentzailea bultzatzea, Aduana kalean autobus geltoki berria eraikitzea, hiru hirien artean oinezkoen eta bizikleten loturaren eraikuntza bultzatzea, Zubietan kirolgune bat diseinatu eta bultzatzea, errugbi eta atletismo instalazioak hara eramateko eta Olaberriako Harana babesteko Plan Berezia.

 

Funtzionamendurako eta barne antolakuntzarako gutxieneko arau batzuk ere jasotzen ditu dokumentuak 2015-2019 urteetan Irungo Udal Gobernua osatuko duten bi taldeentzat eta udal ardurapeko alorrak banatzen ditu. 

Volver arriba