Era guztietako larrialdietan laguntzea hala eskatzen denean. Edozein motatako arriskuak prebenitzea eta albait saihestea. Larrialdi egoeretan eta horrelako beste zerbitzu batzuetan gizarte lanetan laguntzea. Udalerrian egiten diren hainbat eta hainbat ekitalditan prebentzio lanak egitea. Zerbitzu profesionalei laguntzea eta jarduteko garaian prest egon daitezen boluntarioei irakastea.


Honela sailka daitezke gaur egunera arte Irungo Babes Zibileko boluntarioen elkarteak ematen dituen zerbitzuak:
Horietan edozein ekitaldiren aurrean dispositibo bat jartzen da istripuak, jende-oldeak, ordenaren nahasmendua eta arrisku-bide izan litekeen beste edozein gorabehera prebenitzeko.
Hauetan dispositibo bat jartzen da martxan albait azkarren, gorabehera gertatu den tokira joateko eta egin beharrekoa egiteko. Gehienetan mobilizazioa Udaltzaingoaren aginduz egiten da. Hona hemen larrialdiko zerbitzu batzuk: uholdeak, elurte handiak, haizeteak, suteak, merkantzia arriskutsuen isuriak edo merkantzia horiekin diren istripuak, pertsonen bilaketa, etab.
Alerta dispositibo bat jartzen da larrialdia saihestearren beharrezko neurriak hartzeko. Arriskua duten lekuak ikuskatzea, etab. Normalean zerbitzu hauek haizete, eurite, elurte handien eta itsasgora handien aurrean alerta egoera dagoenean gauzatzen dira.
Dispositibo bat ezartzen da pertsonen edota ondasunen laguntza edo gizarte laguntzarako. Egiten diren zerbitzuak: Lourdesera doazen erromes elbarrituen transbordoak eta banatzaileen greba garaian premia duten pertsonei butanoa eramatea.