Saltar al contenido

53. BEHOBIA - SAN SEBASTIÁN 2017

IRTEERA ORDUTEGIA: 09:45: gurpildun aulkietan; 09:50: patinatzaileak; 10:15h: oinezko lasterkariak. 

IRTEERARAINO IRISTEKO: 
TRENEAN (Gomendatua): Renfe eta EuskoTren - Txartel berezia. 
Irteeraraino iristeko Renfeko zerbitzuak eskainiko dira Donostia, Pasaia, Errenteria, etab Irungo geltokia lotzen dituztenak. Bertan autobusak egongo dira lasterkariak irteeraraino eramateko 

RENFE: Zumarraga-Tolosa-Donostia-Irun. Txartelaren prezioa (tren + autobusa irteeraraino: Euro 1) 
Salmenta puntuak: 
- Urriaren 23tik azaroaren 11ra: Gipuzkoako Renfeko edozein geltokietan. 
- Azaroaren 10an eta 11an: KORRIKALARIAREN FERIAN (Antonio Elorza Belodromoan). 
- Azaroaren 12an: Ez da egongo salmentarik. (Txartel arrunta bakarrik). 

EUSKOTREN: Zumaia-Zarautz-Lasarte-San Sebastián-Irun(Nazioarteko zubia-Ficoba) linea: 
Salmenta puntuak: 
- Urriaren 23tik azaroaren 11ra: FORTUNA K.E (Pío Baroja eta Zuhaizti polikiroldegiak). 
- Azaroaren 10an eta 11an: KORRIKALARIAREN FERIAN (Antonio Elorza Belodromoan). 
- Azaroaren 12an: Amarako geltokian (ez gomendatua pilaketak egon daitezke eta) 

AUTOBUSEZ: 
A-8 AUTOPISTA, Behobiako irteera (Iruña-Pamplona), parte-hartzaileak ZAISA ingurunean (N-121-A) utzita, eta Donostiarantz bueltatuz berehala. Autobusak aurten Anoetako estadioan eta Ilunbeko zezen plazan aparkatu beharko dira. Bertara gerturatzeko helmugatik (Askatasun Hiribidea) dohaineko autobus lanzaderak egongo dira Anoeta Estadiora 

HIRIARTEKO AUTOBUSAK: Ekialdebusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Pasai San Pedro, Pasai Donibane eta Errenteriatik abiatuta. 

OINEZ: 
Derrigorrezkoa irteera gunera atzeko aldetik heltzea. Frantzia eta Iparraldetik, Behobiako zubitik. Irundik, Darío Regoyos kaletik, Bidasoa ibaiaren ondotik (ikus planoa). Dortsal horiak ezik, ezin da irteerara gunera zuzengune nagusitik heldu. 

************************************************************************************ 

TRAFIKOAREN MOLDAKETAK: 

Udaltzaingoak jakinarazi du, datorren igandean, azaroak 12an, "Behobia-San Sebastian" lasterketa dela eta, goizeko 6:30etatik eta gutxi gorabehera 14:00ak bitarte, Irunen hainbat trafiko mozte egingo direla. 

GI-636 errepideari dagokionean, Osinbiribil biribilgunea eta Zaisa III biribilgunea (Antton Ttipi) zonaldea moztuta egongo da goizeko 6:30etatik 14:00ak bitarte gutxi gorabehera. Hartara, hainbat desbideratze egingo dira; Behobia-Nafarroako noranzko trafikoa, Artiaga lb, Blaia lb, Gazteluzahar eta Lasataola kaleetatik bideratuko da. Donostiarako noranzkoan doazen autoak, berriz, AP8a hartu ahal izango dute Behobian edota Zaisa III-tik barrena hilerriraino joan, Juan Wollmerretik pasatuz, Urdanibiatik, Junkal Kaletik pasaz eta handik Iparralde Hiribidera joanez, Gal-eko errotondaraino, eta hortik GI-636ra, AP-8a hartuz Landetxan. Udaltzaingoak lehen aukera erabiltzea gomendatzen du. 

Nafarroa Hiribideari, Paseo Koloni, Gipuzkoa Hiribideari eta Elizatxo Hiribideari dagokienean, guzti hauek moztuta egongo dira goizeko 9:15etatik eguerdiko 14:00ak arte. 

Renfeko estaziora sartu edo bertatik ateratzeko ere, Anaka Kalea erabili beharko da, Ospitaleko errotonda erabiliaz, GI-636ra iristeko eta ondoren AP-8ra. Letxunborro lasterketagatik kaltetuta egongo da 6:00etatik 10:00ak bitarte. 

AUTOBUSAK: 
Bestalde, hiri-autobusen zerbitzuak honako aldaketa hauek izango dituzte beren ibilbideetan: 

- LINEA 1 ZAISA-HOSPITAL 
Goizeko lehen zerbitzutik 14:00ak aldera arte; batetik, irteera gunea muntatzeko, desmuntatzeko eta garbitzeko lanengatik eta, bestetik, korrikalariak pilatuko direlako, autobusa ezingo da Behobiara iritsi, eta horregatik, Oxinbiribileko biribilgunean amaituko du ibilbidea. Gainera, 9:00etatik 14:00ak aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, linea Ospitalearen eta Hondarribia kalearen artean bakarrik ibiliko da. 

- LINEA 2 SAN JUAN-LANDETXA 
9:00etatik 14:00ak aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan zehar ibiliko direlako, autobusa ezingo da ibili ohiko ibilbidean. Horregatik, zerbitzua bertan behera geratuko da ordu-tarte horretan. 

- LINEA 3 SAN JUAN-ARTIA / SAN JUAN-OLABERRIA 
9:00etatik 14:00ak aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan zehar ibiliko direlako, autobusak aldatu egingo du ohiko ibilbidea, eta ez da ibiliko Nafarroako hiribidean, joaneko norabidean, Urdanibia plazatik ere ez da pasako itzulerako bidean. Arbesetik -Alzukaitz kaletik - Uztapide Bertsolaria kaletik, Santa Elena zubitik (han izango du abiatzeko geralekua) eta Ermita kaletik jarraituko du, eta Arbesetik, Artiarantz, ohiko ibilbidetik. 

Ibilbidearen aldaketa horietatik kanpo geratzen diren geraleku guztiak ez dira erabiliko bidea moztuta dagoen aldian. 

Oharra: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira; izan ere, lasterketaren inguruabar zehatzek ordutegi horiek zertxobait aldatu ditzakete. 

PARKINAK: 
Zentroko parkingetarako sarbideak 9:15etatik 14:00ak bitarte, kaltetuta egongo dira. 

Kolon Parkinga: Sarrera guztiz moztuta egongo da. Irteera, berriz, J.R Agirretxetik edo Joaquin Gamonetik egin ahal izango da. Hala Pikoketatik pasaz, anbulatorioraino, bertan antolatutako desbideratzeetara erantsiz. 

San Juan Parkinga: Parking honetara San Juango sarbidea eta irtenbidea guztiz moztuta egongo dira. Prudencia Arbidetik ordea, sarrera eta irteera ahalbidetuko dira, betiere Udaltzaingoak adierazitako desbiderapenak jarraituz. 

Beste kaleetan, Udaltzaingoak desbideratzeak antolatuko ditu. Hala ere, ordutegi honetan hirigunean autoa ez erabiltzea gomendatzen da. 

Murrizte hauek, lasterketa eta korrikalariak aurrera doazen heinean kenduko dira, betiere oinezkoen segurtasuna bermatuta badago; bitartean, bariantearen erabilera gomendatzen du Udaltzaingoak. 

Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52