Saltar al contenido

HAIZE ZAKARRA

viento

1. HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko, eragindako herritarrentzat:

Prebentzioko neurriak:

- Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak.

- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.

Kanpoan bazaude:

-  Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu.

-  Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude.

-  Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu.

Bidaiaren bat egingo baduzu:

-  Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu.

-  Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz.

Itsasaldean bazaude:

-  Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.

- Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak. Ez egin uretako kirolik.

Larrialdirik gertatuz gero, deitu 112 telefonora.

 2.- UDALENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzioko neurriak:

-  Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udal-zerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, ur eta estolderietako zerbitzuak eta abar).

-  Erreparatu ondo udalerrian jarrita dauden aldamio, garabi eta obrako beste elementuei, denak ondo tinkatuta daudela ziurtatzeko.

-  Tinkatu ondo hiri-altzariak, zabor-ontziak edo istripua eragin dezakeen beste edozer gauza.

-  Erreparatu instalazio ez egonkor, eramangarri edo desmuntagarriei (adibidez, karpak), eta tinkatu ondo.

-  Ziurtatu ez dagoela inor herrian kanpin egiten leku arriskutsuetan, eta aztertu herriko kanpin-instalazio guztiak.

-  Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea hor daukazula, larrialdiak koordinatzeko 112 zentroarekin kontaktatzeko.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

-  Errepide edo paseoetan, bereziki, kostaldekoetan, zati arriskutsuak zaindu eta kontrolatu.

-  Jakinarazi herritarrei haize zakarren arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira

3.- LARRIALDIETAKO ZERBITZUENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko:

-  Kontingentzia-planean egoera hauetarako zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.

-  Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.

-  Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52