Saltar al contenido

GALERNAK

GALERNA

Prebentzioko neurriak:

  • Hondartzan edo kanpinean bazaude, egon adi, ebakuatzeko aginduko dizuete agian.
  • Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.
  • Ez eta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere.
  • Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila?).
  • Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
  • Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen. Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

  • Ebakuatzea beharrezkoa bada, lasai eta ordenaz jokatu. Garaiz ematen dituzte abisuak, hortaz, ez dago inongo arazorik hondartzatik edo kostatik lasai-lasai ateratzeko.
  • Bildu familia eta gauzak, eta hasi hondartzatik edo kostatik urruntzen.
  • Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
  • Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52