Saltar al contenido

BERUA ASKO

CALOR EXTREMO

Gomendio orokorrak

  • Saiatu zaitez eguerdi aldeko orduetan eguzkitan eta  kanpoan ere ez egoten.  Itzaletik ibili eta sarri-sarri hartu atseden.
  • Jardueraren bat egin beharra baduzu, hobe goizaldean edo arratsalde partean egiten baduzu. Ez egin ahalegin handiko jarduerarik.
  • Ez egon denbora luzean geldirik dagoen edo aire giroturik gabeko ibilgailu baten barruan eguerdi aldeko orduetan.
  • Aire girotuak beroarekin lotutako asalduretatik babesten gaitu.
  • Haizagailuek lagun dezakete, baina ez dituzte beroak eragindako asaldurak galarazten inguruneko tenperatura  37,8ºC-tara iritsiz gero.
  • Erabil itzazu eguzkitarako babes-kremak, 15 faktorekoak edo gehiagokoak.
  • Arropa arina erabili, zabala, argia, zuntz naturaletakoa (kotoizkoak). Erabili eguzki-betaurrekoak eta kapela nahiz eguzkitakoa.
  • Otordu arinak eta freskagarariak egin: entsaladak, gazpatxoak, barazkiak eta frutak.
  • Egarririk ez izan arren, likidoak, gatzak eta mineralak sartu behar dituzu uraren, fruta-zukuaren edo "kirol-edarien" bitartez. Gutxienez bi litro edan behar dituzu egunean zehar.
  • Bihotzeko gaitzik, hipertentsiorik, hepatopatiarik, giltzurrunetako gaitzik eta abar baduzu, medikuarekin hitz egin, jakiteko zein den modurik egokiena likidoak, gatzak eta mineralak berreskuratzeko.
  • Ez edan edari alkoholdunik.
  • Dutxatu edo bainatu egunean behin baino gehiagotan.

OHARTARAZPENA

Kasu egin bereziki 5 urtetik beherako haurrei eta adineko pertsonei. Iradokizun hauek ez dute ordezkatu behar arreta medikoa. Arazoak identifikatzeko eta horien aurrean nola jokatu jakiteko balio dute. Tenperatura handiekin lotutako arazoak saihesteko modurik onena toki fresko batean geratzea eta behar adina likido edatea da.



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52