Saltar al contenido

GOMENDIOAK ? ELURRA

Nieve

GOMENDIOAK ? ELURRA

 

1. HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK

Babes Zibileko  aholkuak elurra egiten duenerako, ondorio txarrik ez izateko

edo ahalik eta gehien murrizteko, eragindako herritarrentzat:

 

Prebentzioko neurriak:

 

Bidaiatuz gero:

 

? Errepideko egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskatu.

Euskalmet-era jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko

Zuzendaritzako telefonora: 902-112088.

? Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da bidaian ez atera. Ahal dela,

erabili garraio publikoa.

? Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu pneumatikoak,

galgak eta izotz-kontrakoa ondo daudela, kateak beti eraman, erregaitanga

bete eta hartu berokiak. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti; are

gehiago, bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu.

? Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi; batez ere, laiotzean.

? Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea

baino handiagoa.

? Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin, eta

martxa laburretan ibili.

? Izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere

inertzia hutsez aurrera egiten.

? Izotza edo elur gogorra topatuz gero jarri kateak, baita zirkulazioko

agenteek agintzen dizutenean.

? Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi

izanez gero.

 

Mendira baldin basaos

 

? Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Irtenez

gero, nondik nora ibiliko zaren esanda utzi.

? Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dauden jakin, eta

kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean

aldatzea.

? Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan erretserbako janedanak

eraman.

? Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera.

Ez eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zurekin doazenen

egoerari ere ez, batez ere umeak badira.

? Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono

mugikorra.

 

 

 

 

 

? Aurrez jakizu aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi,

ekaitza lehertu edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere

babestu ahal izateko.

 

Etxean

? Kontuz ibili berogailu lagungarriekin (estufa edo sutontziekin),

ezustekoren bat gerta daiteke eta.

 

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

 

Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara:

? Ez atera autotik, denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.

? Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.

? Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili.

 

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52