Saltar al contenido

EURI-JASAK

Lluvia

GOMENDIOAK - EURI-JASAK

1. HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia

Zuzendaritzaren aholkuak euri-jasak gertatzen direnerako, ondorio txarrak saihesteko

edo ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzioko neurriak:

? Ez ibilgailurik utzi ez eta kanpin egin ibilgu lehorretan edo ibaien ertzetan.

Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.

? Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen

garajeetatik.

? Ahal baduzu, ez hartu autoa.

? Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik,

eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.

? Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin

dezaketen produktu arriskutsuak.

? Begiratu inguruko hustubideak ondo dauden.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

? Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez

saiatu urak hartutako lekuetatik pasatzen, ez autoz ez oinez: urak indar handia

dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez

atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.

? Mendi-magaletatik eta muino-magaletatik urrun egon; ura, harriak eta lohia

amil daitezke-eta.

? Ura etxebizitzara sartuko balitz, alde soto eta behe-solairuetatik albait

azkarren.

? Etxea utzi beharra badaukazu, itzali argindarra eta itxi gasa eta ura. Gainera,

utzi ohar bat ostatua non hartuko duzun adierazteko.

? Jo leku altuenetara; saihestu urpean gera daitezkeen lekuak.

? Jakinaren gainean egon beti, irratiz edo bestela, jakiteko egoera zertan den

eta eguraldiaren iragarpenak zer dioen.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52