Saltar al contenido

EKAITZAK

Tormenta

Haizea edo enbata denean, irrati-etxeek eta TB-etxeek aurretik jakinarazi eta ohartaraziko dute ahal den neurrian.

 

* Ekaitz elektrikoa denean, alden zaitez leku garaietatik, arbola altuetatik, metalezko egituretatik...

* Etxean, itxi itzazu leiho guztiak, aire-korronteak saihesteko.

*Ahal dela, ez zaitez sartu bainuontzian edo dutxan.

*Deskonektatu itzazu argira konektatutako gailu guztiak.

* Mendian bazaude, autoa oso babesleku ona da, ateak eta leihoak itxita.

* Hondartzan enbata-abisua ematen badute, egin kasu aginteen edo sorosleen instrukzioei; zoaz hondartzatik, eta ez itzuli, arriskua igaro arte.

* Alden zaitez markesinetatik, aldamioetatik, garabietatik eta, oro har, eror daitekeen orotik.

* Tinka ezazu balkoian daukazuna, eta ezin baduzu, jar ezazu lurrean, kaleetan arriskuak saihesteko.

* Istripua gertatuz gero, deitu 112 SOS DEIAK.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52