Saltar al contenido

BASOKO SUTEETAN

Incendios Forestal

Mendiko sute asko gizakiak sortuak izaten dira, edo handik igaro delako (txangoak, kanpaketak,...).

Gure jokabide arduragabeak kalte larria eragin dezake, ekologi mailan ez ezik giza-bizietan ere bai.

Eta katastrofe izatera ere irits daiteke, handitu eta BASOKO SUTEA bihurtuko balitz.

 

* Gune txiki bat ikusiz gero, saiatu itzaltzen, adarrekin astinduz, ura boteaz edo lurrez estaliz.

* Gunea handi samarra bada, jakinarazi berehala basozainari edo deitu 112 SOS DEIAK.

* Sua atzetik baduzu, saiatu erretako gune batera joaten edo garbigune bat bilatzen eta lurrez estali.

* Mendian suteak harrapatzen bazaitu, inoiz ez ihes egin gorantz, beherantz edo alboetatik baizik; ez korri egin.

* Ez surik piztu haizerik baldin badago edo sua hurbil baduzu.

* Egin sua hartarako jarritako lekuetan.

* Ez bota zigarro-mutxikinik, pospolo pizturik edo barbakoa bateko txingarrik.

* Ez utzi inolako zaborrik.

* Ziurta ezazu sua ondo itzali duzula urez edo guztia hondarrez edo lurrez estaliz.

* Zaude lasai.

* Saia zaitez alboetako guneetatik urruntzen haizearen aurkako norabidean.

* Ez geratu amildegi gune eta sakonunetan.

* Edan likido asko.

* Saia zaitez burua eta ahoa zapi batez estaltzen, kea eta beroa saihesteko.

* Ez egin ahalegin handirik, ez nekatzeko.

* Ahal baduzu, zoaz erreta dauden guneetara edo landaredirik ez dagoenetara.

* Zaude erne haizearen norabidearekin eta balizko aldaketekin, aldaketa batek inguratuta utz baitzaitzake.

* Ez zeharkatu oinez edo ibilgailuz sute- eta ke-guneak; ikuspen ezak istripua eragin dezake.

 

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52