Saltar al contenido

ETXEAN

iNCENDIOS hOGAR

Etxeko suteek edo gertaerek ondorio larriak izan ditzakete.

* Urtero berrikusi galdara.

* Ez estali lanparak zapi eta/edo paperez.

* Hautsontzien edukia ez bota zoborretara, pospoloak edo zigarro-mutxikinak ondo itzalita daudela egiaztatu gabe.

* Etxetik irten behar baduzu, nahiz eta une baterako izan, ez utzi piztuta plantxa, labea, kafe-makina, bitrozeramika-plaka,?

Elektrokuzioa.

*  Abisatu 112 SOS DEIAK.

* Berehala moztu korrontea etengailu nagusitik.

* Gomazko edo egurrezko egiturak erabili, zauritua urruntzeko.

* Lehen laguntzak egin.

Gas-ihesa:

* Abisatu 112 SOS DEIAK.

* Gas-ihesak su hartzen badu, itxi pasoko giltza.

* Inoiz ez itzali sugarra zuzenean, erabili su-itzalgailu bat.

* Babestu ahoa eta sudurra zapi batekin; hobe, bustia badago.

* Ireki leihoak eta ateak.

* Ez piztu argirik, metxerorik, ez igo pertsianak...

Sutea:

* Abisatu 112 SOS DEIAK.

* Norbaiti arropak su hartzen badio, etzan eta estali manta heze batekin.

* Solidoren batek su hartzen badu (ikatza, egurra, oihalak,?), erabili urezko su-itzalgailua.

* Likido batek su hartzen badu (adibidez, olioak zartagin batean):

Estali ontzia eta utzi hozten.

Ez bota inoiz ura, sua gehiago zabaltzen baita.

            Erabili hautsezko edo CO2-zko su-itzalgailua.

* Ate bat oso bero baldin badago, ez ireki.

* Suak harrapatuta geratuz gero, itxi ateak eta jarri zapi hezeak zirrikituetan; ohartarazi leihoetatik, balkoietatik, terrazetatik,...

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52