Programa sozio-edukatiboa ingurune irekian

Laguntza sozio-edukatiboa emateko programa, 12 urtetik 16ra bitarteko adingabeentzat.

Komunitatearen eremuan garatzen da, banan-banan, taldeka eta komunitate-mailan esku hartuz. Programa honen helburu nagusia da gizarte-bazterketaren arrisku-egoeran dauden umeak eta nerabeak biztanleria guztiarentzako diren zerbitzu-sistemetan, baliabideetan eta beste testuinguru batzuetan (familia, berdinen taldea,...) sartzea.

Helburuak

Helburu nagusia

  • Nerabeen garapen-prozesuan laguntzea eta norberaren bizitza-proiektu positiboak eraikitzen laguntzea. Helburu nagusi hori lortzeko, neska-mutilekin eta taldeekin harreman hezitzailea izatean oinarrituko da, betiere beren eguneroko ingurune eta bizimoduan.

Helburu espezifikoak:

  • Nerabeen sozializazio-prozesua babestea.
  • Nerabeen eta beraien ingurunearen arteko harremanak hobetzea.
  • Ez-egokitze egoerak ager daitezen prebenitzea.
  • Nerabeek aisialdiako ekintzetan parte hartu dezaten ahalbidetzea, dauden bitartekoak hurbilduz, alternatibak eskainiz eta autogestio asoziatiboa bultzatuz.
  • Nerabeen eta familiaren artean eta nerabeen eta ikastetxeen artean harreman positiboak ezartzeko trebetasunak bereganatu ditzaten laguntzea.
  • Nerabeen prozesua eta garapena autonomiarantz bultzatzea, haiekin bizi-proiektu pertsonalak eraikiz.
  • Nerabeei behar dituzten baliabideak eskaintzea, beren buruaz eta beren ingurunean duten egoeraz kontzientzia hartu dezaten.

Helburu horiek egikaritzeko, esku hartzeko maila desberdinetan ñabardura egin beharra dago, helburu espezifikoetatik abiatuta, banan-banan, taldeka eta komunitate-mailan.

Helburu operatiboak:

Banan-banako esku-hartzea:

  • Nerabeari entzutea eta laguntzea bere eskaerak eta/edo beharrak adierazten dituenean.
  • Nerabeari laguntzea bere garapen pertsonaleko prozesuan, bere heltze-prozesua ahalbidetzen duten gaitasunak sustatuz.
  • Erreferentzia eta heziketa-eredu gisa balio izatea, prozesu horri laguntzeko.
  • Ingurune normalizatu batean moldatzeko gaitasuna sustatzea.
  • Nerabearen gaitasunak eta baliabide pertsonalak sortzea, bere familia- eta ikastetxe-esparruekiko.
  • Nerabea baliabide komunitarioetara eta baliabide horiek nerabeari hurbiltzea.

Taldekako esku-hartzea

  • Taldea aktibatzea heltzeko gune gisa, bai maila pertsonalean bai talde mailan.
  • Nerabe-taldeari bizipen positiboak ahalbidetzen dituzten alternatibak proposatzea edo taldea haietara bultzatzea.
  • Taldeek jada badiren baliabideetan parte hartu dezaten bultzatzea.
  • Denbora librearen autogestioa sustatzea nerabeen taldeetan.

Esku-harmen komunitarioa

  • Komunitatea sentsibilizatzea nerabezaroaren ezaugarrien inguruan, erantzun integratzaileak emateko.
  • Nerabeekin lan egiten duten eragileekin eta dauden baliabideekin kolaboratzea.
  • Nerabeen eta instituzioen artean bitartekari-lanak egitea baliabideak optimizatze aldera.
  • Instituzioak eta baliabideak bultzatzea, nerabeei arreta ematea eta hurbiltzea hobetzeko.

Jarduerak

Arrisku-egoeran dauden gazteak edo gazte-taldeak, banan-banako edo taldekako heziketa-proiektuetan sartutakoak, antzematea. Honako modu hauetako batean:

  • Kalean, hezitzailea-nerabeak harremanaren ohizko lekua den aldetik.
  • Beste eragile sozioedukatiboetatik bideratuz, gero haiekin koordinatuta esku-hartze egokia gauzatu dadin.
  • Jarduera orokorretako programen bidez, 11 urtetik 17ra bitartekoen kolektiboaren interesen arabera.

Metodologia

Esku-hartze sozioedukatiboaren metodologia gizarte-hezkuntzan egiten den laneko berbera da. Aldatu nahi den errealitate zehatz batetik abiatuta, hartan lan egin, hobetu dadin. Banan-banako, taldekako eta komunitate-mailako esku-hartze hezigarrien proiektuak dira bi errealitateen arteko aldaketa-tresna. Esku-hartze bakoitza proiektu bat da, eta bere helburuak, estrategiak eta ebaluazioa ditu. Nerabeekiko eta taldeekiko heziketa-harremana eta harremana bera haien eguneroko bizitzan garatzen dira, eta oinarri dira proiektu bakoitzean planteatutako helburuak lortzeko. Proposatutako helburuen arabera aldatzen dira estrategiak, eta horiek gauzatzeko, elkarrizketa-harreman pertsonalak, talde-jarduerak, motibazio orokorrekok programa eta abar egiten dira. Lan sozioedukatibo horren prozesuaren amaieran, ebaluazioa egin behar da; eta ebaluazio hori, aldi berean, hurrengo etaparen hasiera izango da. Horrela, ebaluazioa ez da amaiera bat, ekintza-gogoeta-ekintza ereduaren esparrua baizik.

Baliabide materialak

Irungo Udalak bi gazte-lokal ditu bereak direnak, 12 urtetik 17 urterako bitartekoentzat (Deskarga kalea 17 eta Lapurdi kalea 15, Lapitzeko eskolaurre zaharra). 12 urtetik 17ra bitarteko gazteentzako jarduera sozioedukatiboak egiteko eta antolatzeko leku bat da, eta ingurune irekiko programako hezitzaileek koordinatzen dute. Lokalean bertan egiten dira jarduera sozioedukatiboak (jokoak, tailerrak, pelikulak, musika…), eta, halaber, lokaletik kanpo ere antolatzen dira jarduerak (eguneko irtenaldiak, asteburukoak….).

Hartzaileak

Ingurunen Irekiko Heziketa Programa 11 urtetik 17ra bitarteko nerabeei bideratuta dago. Nerabeek, bere eboluzio-unea dela eta, nahasmendu-egoerak bizi izaten dituzte, zereginik gabekoak, barne-kontraesanak; eta askotan, bizi duten egoera desegokiek larritu egiten dute egoera. Horrek bultzatzen ditu nerabeak erantzuna beren artean bilartzera, taldea lehenengo erreferentzia bihurtuta, horrek ematen baitie beren nortasuna eta beharrezko elementuak ere eskaini ditzake heltze-prozesurako. Horregatik, berdinen taldeekin ere lan egin beharra dago, direla berez sortutakoak, direla interes komunen baten arabera sortutakoak. Programa hau, nahiz eta lehentasuna eman zailtasunak dituzten edo arrisku-egoeran dauden nerabeen egoera zehatzei, komunitate-mailako baliabide gisa planteatzen da, izaera normalizatzailea duena adin-talde horretarako eta gerora arazoak prebenitzeko ere balioko duena.

Iraupena

Urte osoan.

Dokumentazioa