Gazteen aisia-lokal pribatuetan prebentzioa egiteko programa

Bai udal-mailan, bai lurralde eta autonomi mailan egindako hainbat ikerketen ondorioz, gazteak eta bere aisia-gune bezala lokal pribatuen erabileraren errealitatea egiaztatu zen.

Horregatik, haietan lan egiten hasi ginen, esku hartu ahal izateko bai adikzioa prebenitzeko gaian bai segurtasun, higiene eta bizikidetzaren gaian. AiLaket elkarteak (arriskuak murriztearen aldeko droga-erabiltzaileen elkartea) “Lonja Laket” proiektu pilotua jarri zuen abian Irunen, 2016an.

Helburuak

Helburu orokorra

  • Arriskua duten kontsumoak eta drogak jolas modura kontsumitzeak dakartzan arriskuak murriztea lokal horiek erabiltzen dituzten gazteen artean.

Helburu espezifikoak

  • Prebentziorako informazioa zabaltzea gazteen lokal pribatuetan.
  • Prebentzio-jarduerak egitea, aisia-lokal pribatuak erabiltzen dituzten gazteei zuzenduak.

Jarduerak

  • Prebentzio-tailerrak, antzemandako beharren arabera.
  • Droga-mendekotasunari eta beste adikzio batzuei buruzko prebentziozko materiala banatzea.

Norentzako den

Udalerriko lokal pribatuak erabiltzen dituzten gazteentzako.

Dokumentazioa