Gurasoekin: Gurasoei seme-alabak hezten laguntzea

Seme-alabak hezteko gurasoei laguntza emateko taldeen bidez familiei arreta emateko programa baliabide psikosozial bat da.

Programa horretan, talde txikiak egiten dira, familiaren gaian espezialista diren psikologoek koordinatuta, eta haietan, gurasoek aukera izaten dute beren zalantzak eta esperientziak partekatzeko eta orientabidea aurkitzeko. Programaren helburua da gurasoek gune eta tarte bat edukitzea eguneroko bizikidetzari buruzkoak partekatzeko eta gogoeta egiteko. Horrela, guraso diren aldetik, baliabide pertsonalak, familiarrak eta sozialak hobeto erabiltzeko ikasten dute, zailtasunei hobeto aurre egiteko. Prebentzio- eta laguntza-izaerako programa hau 1994tik ari da funtzionatzen Irungo Udalean. EAS Zerbitzuak eta Baliabideak SL. enpresak gauzatzen ditu gurasoekin egiten diren bilerak.

Helburuak

Helburu nagusia

  • Gurasoen gaitasunak bultzatzea seme-alabak zaintzeko eta hezteko.

  

Helburu espezifikoak

  • Komunikazio positiboa bultzatzea familian.
  • Enpatiarako gaitasuna garatzea.
  • Bulkaden egokitzapena eta autokontrola bultzatzea.
  • Gatazkak konpontzeko estrategiak prestatu ditzaten bultzatzea.
  • Arau eta muga sendo eta seme-alaben adinera egokituak ezartzen laguntzea.
  • Gurasoen ikuskapena seme-alaben adinera egokitua izan dadin sustatzea.

Jarduerak

  1. Taldeko saioak: astero, behar handiagoak dituzten taldeekin, eta hamabostean behin, gainerako taldeekin..
  2. Banakako saioak: Parte-hartzaile berriekin egiten dira, eta baita antzematen diren premien arabera ere.

  

Astean behin biltzen diren taldeak:

  • 1. Taldea Goizeko ordutegia. Astero, trinkoa. Edozein adinetako seme-alabak dituzten gurasoentzat.
  • 2. Taldea Arratsaldeko ordutegia. Astero, trinkoa. Edozein adinetako seme-alabak dituzten gurasoentzat.

Hamabostean behin biltzen diren taldeak:

  • 3. Taldea Arratsaldeko ordutegia. Hamabostean behin. 0 - 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat.
  • 4. Taldea Arratsaldeko ordutegia. Hamabostean behin. 7 - 11 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat.
  • 5. Taldea Arratsaldeko ordutegia. Hamabostean behin. Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoentzat.
  • 6. Taldea Arratsaldeko ordutegia. Hamabostean behin. Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoentzat.
  • 7. Taldea Arratsaldeko ordutegia. Hamabostean behin. Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoentzat.

Hartzaileak

Programa honetan parte hartzen duten familiek aurretik baloratu egin dute beren seme-alaben eboluzioaren alderdiak ezagutu eta haietaz gogoeta egin behar dutela, eta baita beren seme-alaben heziketan arduradun diren aldetik zein rol duten ere.

Non egiten den

Gurasoekin egiten diren saio horiek Ospitale Zaharreko hitzaldi-aretoan egiten dira.

Saioen iraupena eta kopurua

Ikasturte osoan.

Dokumentazioa