Gazteekin: Bizitzarako trebetasunak

Programa "Bizitzarako trebetasunak" izeneko gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenean ardazten da.

Esku hartzeko eredu honek ebidentzia enpiriko nahikoa ematen du nerabeen droga-kontsumoa prebenitzeko esparruan; eta, espezifikoki, frogatu da bizitzarako trebetasunen programetan parte hartu zuten nerabeek erresistentzia handiagoa zutela talde-presioaren aurrean, kontsumoetan hasteko kontuan.

Helburuak

Helburu nagusia

  • Nerabeen garapen osasungarria sustatzea, bizitzarako trebetasunetan gaituz.

  

Helburu espezifikoak

  • Parte hartzen duten nerabeek trebetasun sozialak edo pertsonen artekoak ezagutzea eta praktikan jartzea.
  • Parte hartzen duten nerabeek trebetasun kognitiboak ezagutzea eta praktikan jartzea.
  • Parte hartzen duten nerabeek emozioak eta sentimenduak kudeatzeko trebetasunak ezagutzea eta praktikan jartzea.

Programaren eredua

“Bizitzarako trebetasunak” programa-eredua Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen du 1993tik aurrea, helburutzat hartuta neska-mutikoek eta gazteek tresna psikosozialak bereganatzea bizimodu osasungarria izan dezaten. OMEk bi funtsezko gai hartu zituen bere ekimenaren oinarritzat: Osasuna sustatzeko gaitasun psikosozialak duen garrantzia eta azken urteotan etxeetan gaitasun horiek haiek bakarrik sustatzeko dauden zailtasunak, aldaketa handiak gertatu baitira bai gizartean, bai kulturan, bai familian.

Bizitzarako trebetasunen ikuspegi honek trebetasun jakin batzuk lantzen ditu arlo espezifikoetan nerabe eta gazteekin. Asmoa du babes-faktoreak indartzea, heldutasunerako trantsizio osasungarri baterako beharrezko diren gaitasunak sustatzea eta jokaera positiboak har ditzaten erraztea. Ulertu behar da bizitzarako trebetasunak “dituzten erronkei egoki aurre egin diezaieten pertsonak ahaldunduko dituzten trebezia psikosozialak” direla.

Programa honek sustatzen dituen trebetasuna arlo espezifikoetan multzokatu daitezke, honela:

  • Trebetasun sozialak edo pertsonartekoak: Komunikazioa; asertibitatea; enpatia; negoziazio-trebetasunak.
  • Trebetasun kognitiboak: Norbere buruaren ezagutza edo autoebaluazioa; arazoak eta gatazkak konpontzea; prentsamendu kritikoa eta sortzailea.
  • Emozioak eta sentimenduak kudeatzeko trebetasunak: Estresa; kontrol emozionala; sentimenduen adierazpena.

 

Honako hauek dira ikuspegi honek mesede egin diezaiekeen nerabe eta gazteen funtzionamendu-arloak:

  • Bizikidetza: Gatazka-egoera posibleak identifikatzea; erasotzailearen, biktimaren eta ikuslearen paperak; berdinen arteko indarkeriari buruzko mitoak.
  • Pertsonen arteko harremanak: Berdinen artean, guraso-harremanak, bikote-harremanak genero-ikuspegiaz.
  • Substantzien kontsumoa eta jokaera adiktiboak: Arrisku-egoerak identifikatzea, talde-presioa, baliabide komunitarioak.
  • Osasun fisikoa: Elikadura eta ariketa, nork bere gorputza ezagutzea.
  • Sexualitatea: Genero ikuspegia, maitasuna eta sexua.
  • Erresilientzia sustatzea: Norbera ahalduntzea baldintza txarretan moldatzeko.

Aurrekariak

Irungo Udalak hamar urtetik gora daramatza Nerabeei Laguntzeko programa inplementatzen. Programa hori bi nerabe-taldetan garatzen zen; haietako bat, 12 urtetik 14ra bitartekoek osatzen zuten, eta bestea, 15etik 17ra bitartekoek. Helburua zen haien eboluzio-etapa horretan laguntzea, beren nortasunaren garapena sendotzea eta arrisku-jokaerak prebenitzea. Urte hauetan guztietan aplikatu den programak metodologia berrikustea eskatzen zuen, bai edukietan bai aplikatzeko formatuan. Nerabeak azarotik maiatzera bitarte joaten ziren taldeetara; hots, ikasturte osoan. Bereziki 12tik 14ra bitartekoen taldeak gero eta parte-hartzaile gutxiago izan ditu. Horren arrazoietako bat da, Irungo gazteekin lan egiten duten profesionalen arabera, formatu luzeegia dela adin horretako neska-mutilentzat.

Horregatik, hiruhilean behin egiteko tailer-formatua bilatu da, edukiak ardaztuko dituena nerabeak “bizitzarako trebetasunak” izenekoetan gaitu daitezen. Ikuspegi praktikoagoa da, zeren parte-hartzaileek aukeratu baitezakete zein tailerretan izena eman, beren interes eta beharren arabera.

Bigarren taldeak, zaharxeagoenak, 15etik 17ra bitartekoenak, aurreko urteetako jarraitutasunari eusten dio; izan ere, parte-hartzaile batzuek dagoeneko sortua dagoen eta eboluzio ona erakutsi duen taldean jarraitzeko beharra dute.

Horren paraleloan, nerabeen gurasoen beste hiru talderekin lan egiten da; eta 2015/16 ikasturtetik aurrera, “Gurasoekin” programako taldeetan sartu dira.

Hartzaileak

Irunen bizi diren 12 urtetik 17ra (biak barne) bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago programa.

Saioen iraupena eta kopurua

Ikasturte osoan

Dokumentazioa