Guraso gazteen prestakuntza

Guraso gazteak prestatzeko ikastaroaren helburua da lehenengo aldiz guraso direnen gaitasuna handitzea. Prestakuntza honen bidez, guraso parte-hartzaileek beren ezagutzak eta trebetasunak hobetzen dituzte, beren seme-alabak hazteko eta hezteko funtsezkoak diren alderdietan.

Horretarako, osasunaren eta zaintzaren beharrak lantzen dira; eta, halaber, garapen psikologikoa eta emozionala, jolasaren papera, aisialdia eta 0 eta 6 urte bitarteko umeen gizarte-harremanak. Kurtso hau, 2016ko urritik abendura garatu zen biztanlegoaren eskaerari erantzunez.

Helburuak

Helburu nagusia

  • Irungo guraso gazteen ezagutzak eta trebetasunak prestakuntzaren bidez hobetzea umeak hazteko gaian.

  

Helburu espezifikoak:

  • 0 urtetik 6ra bitarteko umeen osasun- eta zaintza-beharrak ezagutzea.
  • 0 urtetik 6ra bitarteko etapan garapen psikologiko eta emozionalaren ezaugarriak eta garai horretako beharrak ezagutzea.
  • 0 urtetik 6ra bitarteko umeen beharrak ezagutzea, aisiari, jolasari eta gizarte-harremanei dagokienez.
  • Hazkuntzari buruzko zalantzak argitzea.

Edukia

Hiru eduki-multzotan antolatzen da ikastaroa:

1. Osasuna eta zaintzak:

  • Garapen ebolutiboa
  • Elikadura eta elikadura-heziketa
  • Higienea, esfinterrak kontrolatzea
  • Loa, errutina eta lo-erritmoa
  • Gaixotasun ohizkoenak, txertoak
  • Lehen sorospenak

2. Garapen psikologikoa eta emozionala:

  • Lotura afektiboak
  • Garapen psikosexuala
  • Mugak ezartzea
  • Lehenengo eskola-egunak

3. Aisia, jolasa eta gizarte-harremanak:

  • Adin bakoitzera egokitutako jolasak
  • Generoa, jolasa eta hezikidetza
  • Gizarte-harremanak, jolasteko moduak, jolasak aukeratzea, gatazka eta haiek konpontzea, aitaren eta amaren papera jolasean, etab.

Hartzaileak

Irungo gurasoak

Saioen iraupena eta kopurua

Ikastaroa 3 eduki-multzotan antolatuta dago:

  1. Osasuna eta zaintza
  2. Garapen psikologikoa
  3. Aisia, jolasa eta gizarte-harremanak

Multzo bakoitzean, 3 orduko 4 saio egiten dira
Ordutegia: larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara
Ikastaro osoa 36 ordukoa da.
Ikastaro aldia: irailetik abendura
Haurtzaindegi-zerbitzua dohainik.

Dokumentazioa