Presupuestos participativos


Presupuestos participativos Logotipo Ayuntamiento de Irun
Irun.org - Aurrekontu partehartzaileak | Presupuestos participativos

Aportaciones por Internet
proceso general

CULTURA, OCIO Y DEPORTE.
IRUN SKATE PISTA ESTALIA Erraz eta arrakasta osoz gainditu ditu Irungo Skate Parkeak 2009. urtean eraiki zenez geroztik sortu ziren uste guztiak. Harrez gero eta gaur arte ez du inbertsiorik edo mantentze gasturik ekarri. Hirian ordura arte zabalduta ez zegoen kirol mota honetan jarduteko aukera paregabea eskaini zien irundar gazteei. Duen diseinuari esker, nazioarte mailako erreferentzia bihurtu da gure Skate Parkea, nazio eta nazioarte mailako izen handiko raider (patinatzaile) askok eta askok ezagutzen baitute (gutxi dira bertatik bertara ezagutzen ez duten profesionalak). Gure hirian ere, maila handiko patinatzaileak zaildu dira pista honetan, gazte horiek nazio eta nazioarte mailako lehiaketetan ari dira parte hartzen gaur egun, eta mailari eutsiko bazaio edo hobetuko bada, azpiegitura egokia eduki behar da kirol honetan modu erregularrean entrenatzeko eta jarduteko. Irunen bizi dugun klimaren ondorioz, urteko egun askotan ezinezkoa gertatzen da kirol hau egitea, oso arriskutsua da kirolarientzat euria ari badu edo pista bustita baldin badago, ez dago halako baldintzetan patinatzerik. Lehiaketa mailei bagagozkie, gure hiritik oso urrutira dauden beste Sakte Park batzuetara joatea beste aukerarik ez dago (hamaika joan-etorri tarteko). Puntu honetara iritsita, Skate Park Indoor bat eraikitzeko proposamena egiten dugu, hau da, Skate Pista Estali bat. Irundar gazteek aukera izango lukete kirol alternatibo honetan (gero eta jarraitzaile gehiago ditu) lehen urratsak egiteko eguraldiaren mende egon behar izan gabe segurtasun neurri guztiak beteko lituzkeen kirol azpiegituran. Irungo hiria aitzindari izan da kiroldegi estalietan kirol alternatiboen alde egiten (frontoiak, trinketak, igerilekuak, mahai-tenisa, halterofilia, Santiagotarrak...). Irundar gazteek ongi asko jakin dute beren entrenatzaile edo monitoreekin batean egitura horiei etekin handia ateratzen, geure Hiriaren izena podiumera eraman duten kirol emaitza bikainak lortu baitituzte azken urteetan. Gainera, kirol esparru itxi hauetan, adiskidetasuna, errespetua, elkartasuna, zuzentasuna eta genero berdintasuna bezalako balioak lantzen dira, eta balio horiek positiboak eta funtsezkoak dira kirolari guztien arteko bizikidetzari begira. Skate Pista Estaliak arranpa sorta bat eduki beharko luke kirol honetan hasberriak direnentzat, eta beste arranpa espezifiko batzuk besteekin lehiatzeko moduko entrenamendua behar dutenentzat, dena kirol hau egiteko eskatzen diren segurtasun neurri guztiekin hornituta. Prezioa eraikuntzaren tamainaren araberakoa izango litzateke. IRUN SKATE PARK INDOOR El Skate Park de Irun ha sobrepasado con creces todas las expectativas que se crearon en el momento de su construcción, en el año 2009. Desde entonces y hasta la fecha no ha supuesto ninguna inversión o gasto en su mantenimiento. Para los jóvenes de la ciudad ha sido una alternativa creando afición en un deporte alternativo, poco conocido hasta entonces en la ciudad. Nuestro Skate Park se ha convertido en un referente internacional por su diseño, de ahí que reciba todas esas visitas de los raiders (patinadores) nacionales como internacionales (pocos pros son los que todavía no lo conocen). En los años que lleva desde su construcción ha conseguido patinadores de muy alto nivel en la ciudad, jóvenes que toman parte en competiciones tanto nacionales como internacionales, para lo cual es necesario un entrenamiento y una práctica regular de este deporte. En Irun, con este clima del norte, los deportistas se ven imposibilitados a ejercitar dicho deporte en el Skate Park muchos días del año a causa del mal tiempo (con la pista húmeda o lluvia es imposible la práctica del patinaje). Si hablamos de niveles de competición, no queda más remedio que visitar otros Skate Park que quedan muy lejos de nuestra ciudad (viaje para allí, viaje para aquí). Llegados a este punto, se sugiere la construcción de un Skate Park Indoor, es decir, un Skate Park Cubierto. Esto supondría la posibilidad de que los jóvenes de Irun tuvieran un lugar para poder dar los primeros pasos en este deporte alternativo (pero numeroso) en un lugar que cumpla las normas de seguridad sin depender del tiempo. La ciudad de Irun ha sido pionera apostando por deportes alternativos en recintos cubiertos (frontones, trinquetes, piscinas, tenis de mesa, halterofilia, Santiagotarrak...). Nuestro jóvenes han sabido aprovechar estos espacios con sus respectivos entrenadores o monitores para cosechar esos impresionantes resultados que dejan el nombre de nuestra Ciudad en lugares de podium. No obstante, en estos recintos deportivos cerrados, se trabajan valores como el compañerismo, el respeto, la solidaridad, la equidad y la igualdad de género, valores positivos y fundamentales para la convivencia entre todos/as los practicantes/as. Para el Skate Park Indoor, se requeriría un conjunto de rampas para los que se inician en este deporte, con rampas más específicas para aquellos que necesitan un entrenamiento de nivel de competición. Todo ellos con las medidas de seguridad requeridas para tal deporte. En cuanto a cuánto costaría el proyecto dependería de las dimensiones de la construcción.

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun