Aurrekontu partehartzaileak


Aurrekontu partehartzaileak Logotipo Ayuntamiento de Irun
Irun.org - Aurrekontu partehartzaileak | Presupuestos participativos
  • Hasiera
  • 2016eko aurrekontuari atxikitutako ekintzak eta proiketuak
  • Gazte prozesua

2016eko aurrekontuari atxikitutako ekintzak eta proiketuak

Gazte prozesua

Proposamena Aurrekontua Egoera  
Gazte taldeentzako dirulaguntzak
HEZKUNTZA ETA GAZTERIA Botoak: 128
20.000 € Gazte-programa eta jardueretarako diru-laguntzak 2016/07/12ko 132 zk.ko GAOn argitaratu dira. Amaituta
Hemengo enpresei diru-laguntza ematea Irungo gazteak kontrata ditzaten
TOKI EKONOMIKOA Botoak: 97
30.000 € Alkatetzak 2016ko abenduaren 30ean emandako 2316. zenbakiko Ebazpenaren bitartez, 30 urtetik beherakoak kontratatzeko laguntzen 2016ko deialdia onartu zen. HOGEITA HAMAR MILA euro (#30.000# €) jarri ziren deialdirako. Gutxienez sei hilabete irauten zuten lanaldi osoko kontratuak lagundu ziren diruz, eta kreditua agortu egin zen. En proceso
GAZTE GUNE San Martzialetan
HEZKUNTZA ETA GAZTERIA Botoak: 88
30.000 € Karpa ireki batean, programa askotarikoa garatu da, 22 ordutan garatzeko 15 proposamenekin. Euskal Jai pilotalekuan kokatu da. Bideoa ikusi Amaituta
Azterketa garaian CBA liburutegiko ordutegia luzatzea
KULTURA Botoak: 78
15.000 € CBA-k ordutegi zabalagoa izango du garai hauetan:
  • Abenduaren 17tik abenduaren 31ra: 9 ordu
  • Urtarrilaren 2tik urtarrilaren 31ra: 45 ordu
  • Maiatzaren 14tik ekainaren 26ra: 27 ordu
  • Abenduaren 17tik otsaiaren 5era
En proceso
Diru laguntza gazte ekintzaileek negozioak ireki ditzaten
TOKI EKONOMIA Botoak: 76
20.000 € e-gaztea programako diru-laguntzen Oinarriak eta Deialdia onetsi dira. Gastua 2015ean onetsitako 30.000 eurotik 50.000.-€-ra igo da (Gazteen aurrekontu partizipatiboetan jasotako kopurua, 20.000.-€) . Deialdia eta Oinarriak 2016ko maiatzaren 10eko 87 zk.ko GAOn eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean argitaratu dira.

Enpresak sortzeko laguntzak
Realizado
KONTZERTUETARAKO AURREKONTUA HANDITZEA ETA KONTZERTUAK TOKI GEHIAGOTAN EGITEA
KULTURA Botoak: 74
60.000 € Programa bermarraztu egin da, eta proposamenak gehitu, batez ere, gune publikoetan egiten diren jaialdien edo balio erantsiko musika-proposamenen mailan. En proceso
Aisialdiko begiralea izateko ikastaroak
HEZKUNTZA ETA GAZTERIA Botoak: 56
5.500 €
  • Urritik aurrera egingo da, zenbait asteburutan.
  • 2016an, bigarren ikastaroa egingo da (lehenengoa 2015ean egin zen). Hirugarren edizioan, Denbora Libreko Zuzendariarena egingo da, betekizunak betetzen dituzten aurreko edizioetako gazte-harrobia dagoenean.
En proceso
Ipuinkontalariak eta tailerrak ingelesez
KULTURA Botoak: 17
6.000 € Maiatzaren 14an ingelesezko ipuin-kontaketa saio bikoitza egon zen haurrentzat, barometro modura.
Geroago egin diren saioak, huek dira:
  • Uztailean 8 saio
  • Azaroan 2 saio
  • Abenduan 2 saio
En proceso
Guraso gazteentzako prestakuntza ikastaroak
GIZARTE ONGIZATE Botoak: 16
12.000 € Ikastaro osoa eman zen eta 16/09/17tik 16/12/10era arte. Ez da bigarren edizio bat martxan jarri parte hartzea gero eta txikiagoa izan zelako programak aurrera egin ahala. Gizarte Ongiteak azaldu du hori gertatu dela Gurasoekin programak eskaera horri erantzuten diolako. En proceso
  198.500 €    

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun