Aurrekontu partehartzaileak


Aurrekontu partehartzaileak Logotipo Ayuntamiento de Irun
Irun.org - Aurrekontu partehartzaileak | Presupuestos participativos

Bigarrengo saioko emaitzak: Luis Mariano Gizarte Zentroa

2019 IRAILAK 19, BILERA

Partaidetza bidezko aurrekontuak prestatzeko aurrez aurreko bigarren bilera Luís Mariano Gizarte Zentroan izan zen, irailaren 19an, ostegunean. 41 lagun bildu ziren (28 emakume eta 13 gizon), denek talde dinamikan eta bozketan parte hartu zuten.

Lantaldeek proposamen egin zituzten. Gero, talde bakoitzeko bozeramaileek azaldu zituzten, eta bertaratutakoek bozkatu egin zituzten, azken bozaldian parte hartuko duten bost proiektuko lehenengo sorta osatzeko; aurrez, edonola ere, Udaleko zerbitzu teknikoek haien bideragarritasuna aztertu behar dute.

Sesio presentzial orokorrean gehien bozkatutako 7 proiektuak:

  PROPOSATUTAKO PROIEKTUA GUNEA BOTOAK
1. GAIN-GAINEAN EKOPARKE BAT JARTZEKO PROIEKTUAREN ERREDAKZIOA
(Jolasak material naturalekin eginak egongo direlarik).
IRUN BERDEA 20
2. MUGIKORTASUN URRIKO PERTSONENTZAT CBA-RA SARRERA ESKLUSIBOA
(Dagoen igogailuaz gain).
MANTENIMENDUA ETA OBRAK 20
3. TXIRRINDENTZAT GARBITEGI BAT JARRI, AHAL BADA ARTALEKU KIROLDEGITIK GERTU. KULTURA, AISIA ETA KIROLA 20
4. GRAFFITI EDO BESTELAKO ARTE OBRA BATEKIN LUIS MARIANOTIK IKUSTEN DEN ARTALEKU KIROLDEGIKO HORMA MARGOTZEKO PROIEKTUAREN ERREDAKZIOA. MANTENIMENDUA ETA OBRAK 18
5. ZABORRONTZIAK ONDO ERABILTZEN IKASTEKO SENTSIBILIZAZIO-KANPAINA IRUN BERDEA 16
6. SOROXARTA PARKEA ATONDU ETA BERRITU. MANTENIMENDUA ETA OBRAK 7
7. HIRIKO ARGIZTAPENEAN LED BONBILLAK IPINTZEKO PROIEKTUAN AURRERA EGITEA. IRUN BERDEA 5

 

 


PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun