Aurrekontu partehartzaileak


Aurrekontu partehartzaileak Logotipo Ayuntamiento de Irun
Irun.org - Aurrekontu partehartzaileak | Presupuestos participativos
  • Hasiera
  • Lehenengo saioko emaitzak: Palmera Montero

Lehenengo saioko emaitzak: Palmera Montero

2018 IRAILAK 12, BILERA

Partaidetza bidezko aurrekontuak prestatzeko aurrez aurreko lehenengo bilera Palmera Montero Gunean izan zen, irailaren 12an, asteazkenean. 51 lagun bildu ziren (22 emakume eta 29 gizon), denek talde dinamikan eta bozketan parte hartu zuten.

Lantaldeek 31 proposamen egin zituzten. Gero, talde bakoitzeko bozeramaileek azaldu zituzten, eta bertaratutakoek bozkatu egin zituzten, azken bozaldian parte hartuko duten bost proiektuko lehenengo sorta osatzeko; aurrez, edonola ere, Udaleko zerbitzu teknikoek haien bideragarritasuna aztertu behar dute.

  PROPOSATUTAKO PROIEKTUA GUNEA BOTOAK
1. GAZTELUZARREKO ERREPIDEAREN KONPONTZE-LANAK BUKATZEA. MANTENIMENDUA ETA OBRAK 23
2. UDALEKO ZERAMIKA-TAILERRA EGITEKO EKIPAMENDUA.
(Aulkiak, mahaiak, apalategiak, armairuak, materialetako eta erremintetako berriztatzea, eta labeen mantentze-lanetakoak).
KULTURA, AISIALDIA ETA KIROLA 21
3. 150.000€ HIRIKO AUZO GUZTIETAKO KULTURA-EKINTZETAKO ERREALIZAZIORAKO ZUZENTZEA.
Udaletxeak kultura-ekintzak auzo elekarteetan txandaka antolatzea proposatzen da.
KULTURA, AISIALDIA ETA KIROLA 18
4. ARTIAKO FUTBOL ZELAIAREN ONDOAN DAGOEN ERABILERA ANITZEKO PISTARI ESTALKIA JARTZEA MANTENIMENDUA ETA OBRAK 18
5. BERRUETA MARGOLARIA ETA PIO BAROJA KALEEN INGURUAK BERRURBANIZATZEKO PROIEKTUAREN IDAZKETA (Berrueta 11tik Baroja 2 zenbakien bitartean).
Ezkerreko espaloia zabaldu eta eskuineko aldekoa moldatu, parkea inguratuz eta aparkalekurik kendu gabe.
MANTENIMENDUA ETA OBRAK 17
6. 2019an ADINEKOEN ARRETARAKO GIZARTE LANGILE BAT GEHIAGO JARRI, GIZARTE-ONGIZATEKO AREAKO PLANTILLA HAUNDITUZ. GIZARTE ONGIZATEA 17
7. BERAKETA KALEAREN BERRURBANIZAZIOA. FRANCISCO GAINZA ETA SARASATE KALEEN ARTEKO TARTEA, HIRIAREN PUNTU BELTZA HORI EZABATUZ (AGUIRRE ATRZEKO ALDEA). MANTENIMENDUA ETA OBRAK 13

 

Oharra: Behin udal-teknikariek baliozkotuta, 7 proiektu hauek azken online bozketara pasatuko dira (urriaren 9tik 15era).

 

 


PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun