Aurrekontu partehartzaileak


Aurrekontu partehartzaileak Logotipo Ayuntamiento de Irun
Irun.org - Aurrekontu partehartzaileak | Presupuestos participativos

Erabilerraztasuna

Erabilerrazagoa guztientzat

W3C WAI AA - TAW 3 AA

Erabilerraztasuna hauxe da: urritasun, ezintasun edo elbarritasunen bat dutenek ere inolako mugarik gabe eskuratu ahal izatea informazioa. Pertsona ugari gureaz oso bestelako testuinguruetatik heltzen dira gure orrialdeetako informaziora, zeren...

  • Entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazoak izan baititzakete.
  • Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak izan baititzakete.
  • Ez baitira gauza, beharbada, teklatua edo sagua erabiltzeko.
  • Testua bakarrik irakurtzen duen irakurgailua, pantaila txikia edo konexio motela eduki baititzakete.
  • Etab...

Erabilerraztasuna ez da ezinduentzat bakarrik ona, guztiei errazten baitie web gunean sartzea. Ondokoak dira gure erabilerraztasun jarraibideak:

Jakina, ohartzen gara hobe daitekeela atari honen erabilerraztasuna, eta horretan ari gara lanean. Zuk ere lagun diezagukezu ahalegin honetan, zeure iradokizunen bidez.

Testuaren tamaina

Testuak ahalik eta erosoen irakurtzea errazteko, letraren tamaina aldatzeko aukera eskaintzen dugu. Aldaketak egiteko, zeure nabigatzailearen aukerak balia ditzakezu, eta tamaina handiagoak edo txikiagoak hauta.

Hautatutako letra tamaina bisitatutako gainerako orrietan ere mantenduko da, eta nahi den guztietan alda daiteke tamaina hori.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun