NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Revisión del Plan General de Ordenación Urbana

Logotipo Ayuntamiento de Irun
Irun
Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren Berriazterketa

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Irun tiene un plan

ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIA: GUZTION PLANA ETA GUZTIONTZAKOA

Irungo Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren (HAPO) berrikuspena abian jarri du Udalak. Prozesu horren helburua da hiriaren eta bertako hiritarren beharrak zeintzuk diren aztertzea, egunerokoan erabiltzen ditugun azpiegiturak, etxebizitzak eta ekipamenduak hartuko dituzten lurzoruak gordetzeko.

Helburua da Irungo hazkuntza planifikatzea, hiria aukera berrietara irekitzeko, irundarren bizi-kalitatea hobetzeko eta etorkizuneko belaunaldiei gure ingurumena gordeko dien garapen iraunkorraren eredua ziurtatzeko.

Irundar guztien artean soilik izango gara gai pertsona ororentzako hiri bat eraikitzeko. Horregatik, HAPOren berrikuspena Irungo gizarte-eragile guztien partaidetzarekin egiten da, eta Euskadiko Lurzoruaren Lege berrian parte hartzeko ezarritako bideak bermatzeaz gainera, beramatu dira, orobat, Hiritarrak Informatzeko eta Parte Hartzeko Planean aurreikusitako beste bide batzuk ere; izan ere, Plan horrek, besteak beste, aurreikusten baitu Plan Orokorraren Web orria martxan jartzea, azalpen dokumentazioa prestatzea eta ematea, eta informatzeko eta partehartzeko saioak egitea, eta abar.

Planaren aurrerakina: jendaurrean jartzea, erakustea eta parte-hartzea

Irungo Udalak eremu orokorreko hirigintza plangintzaren berrikusketa egiteko erabakia hartu zuen, eta adostu zuen Plan Orokorra Berrikusteko prozesuari hasiera ematea.

2008ko azaroaren 20an aurkeztu eta Alkate-ebazpenez onetsi ondoren, Plangintza Proposamenen Aurrerakinak bidea ireki zion informazio publikoko eta parte-hartzeko aldiari. Aldi hori abenduaren 9tik 2009ko martxoaren 9ra luzatu zen (Legeak aurreikusten dituen bi hilabeteak baino hilabete bat gehiago); horretarako, funtsean, erakusketa bat ireki zen, 2008ko azaroaren 20an inauguratu zena eta Luis Marianoren plazan - Colon ibilbidean kokaturiko karpa batean egon zena. Erakusketa hori hor egon zen 25 egunez, eta ondoren Udaletxe parera eraman zuten, behe solairuko lokal batzuetara.

Prozesu horri esker, hiritarrek parte-hartze garrantzitsua izan dute; eta idazketa-taldeak eta Hirigintza arloko zerbitzu teknikoek osatu egin dute parte-hartze hori, Aurrerakinean gauzatzen zen hirigintza proposamena ezagutzeko eta ulertzeko informazio osagarria eskatzen zutenei eskainitako arretaren bidez.

Informazio publikoko aldi osoan zehar guztira 545 iradokizun idazki jaso ziren. Gainera, eta modu osagarrian, interesa piztu zuten gaiak aztertzeko asmoz, erakusketa garaian galdeketak egin ziren bisitarien artean; horietatik 1.000 erantzun baino gehiago jaso ziren eta 500 inkestatik gora egin ziren telefono bidez.

Plan nagusia berrikusteko dokumentua: planaren irizpide eta helbururen egituraketa

Ondoren, hausnarketa aldi bat hasi zen Planaren Aurrerakinaren xedapenen ebaluazio progesiboa ardatza zela, aurkeztu ziren Iradokizunen eta erakunden txostenen argitan. Hausnarketa hauek beren markoa eduki zuten Udal Plangintzako Aholku Kontseiluaren bilkuretan. Organo horrek Irungo gizarte eragileak biltzen ditu, eta bederatzi aldiz bildu da 2008ko apiriletik 2011ko otsaila arte.

Parte-hartze prozesu hau guztia amaitutakoan, eta hiritarrek aurkeztu dituzten idazki guztiak aztertuta, Plan Nagusiaren Irizpideen eta Helburuen dokumentuari dagokion dokumentazioa egin zen, eta egindako iradokizunak tratatu ziren aipatutako irizpideekin bat etorriz.

Irizpideak eta Helburuak aho batez onesti zituen Udalbatzak eta berorien garapenean oinarrituta idatzi da dagoeneko osatua dagoen Plan Nagusi berriaren dokumentua.

Behin-behineko onespena: behin betiko izapidea aurretikakoa

2014ko martxoaren 13an udalbatzak, osoko bilkuran, behin betiko onespena eman zion Irungo Hiri Antolamenduko Plan Nagusia berrikusteko dokumentuari.

Behin-behineko onespen dokumentuak hasieran onetsitako dokumentuan du oinarria, eta hasierako dokumentu hori sektoreko txostenek ezarritako xedapenengatik eta dokumentu horren aurka aurkeztutako alegazioengatik aldatu da nagusiki.

Dokumentua behin-behineko izaerarekin onetsi ondoren, ez dago jendaurrean jartzeko izapiderik berriz egin beharrik, hasieran batean onetsitakoarekin alderatuta ez delako inolako aldaketa esanguratsurik gertatu; dena den, bi onespen horien arteko prozedurak dokumentu adostua entitate hauetara bidaltzera behartzen du: batetik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara, Ingurumen Inpaktuari buruzko behin betiko Txostena egiteko; eta bestetik, Euskal Autonomi Erkidegoko Lurralde Antolakuntza Batzordera, dagokion txostena egiteko.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun