Saltar al contenido

Salaketen iztapidetza

Kontsumoaren gaian administrazio publikoek daukagun funtzioetako bat merkatua zaintzea da, kontsumitzaileari eskaintzen zaizkion produktuek eta zerbitzuek indarrean dagoen araudia bete dezaten prezioei, etiketatzeari, publizitateari, aurkezpenari eta segurtasunari dagokienez.

Era berean, zaindu beharra dago horiek merkatura ateratzen dituzten enpresek dagozkion lizentziak eduki ditzaten eta osasun-kontrolak eta beharrezkoak diren bestelakoak pasata eduki ditzaten. Izan ere, bestela, kontsumitzaileei ez ezik indarrean dagoen legeria zorrotz betetzen duten beste enpresa batzuei ere kalte egiten zaie.

Kontsumitzaileak jakin behar du, irregulartasunen bat edo arau-hausteren bat antzematen badu, gertaera hori Administrazioaren aurrean salatu beharko lukeela herritar zintzoa den aldetik. Modu bakarra da debekatutako edo gehiegikeriazko jardunekin bukatzeko, gaur egun oraindik ere maiz gertatzen baitira horrelakoak, batez ere sektore batzuetan.

Nola salatu?

Modurik errazena Erreklamazio-orriak (*) erabiltzea da.

(*) Erreklamazio-orriak ( 229 kb ) izapidetzerakoan, horiek arautzen dituen Dekretuak xedatutako eskema betetzen da (5/1997 Dekretua, urtarrilaren 14koa, (1997ko urtarrilaren 31ko EHAA), eta hori osatzeko, Toki Administrazioan administrazio-prozedura arautzen duena ere bai. Dekretu hori, kontsumoko bitartekotzaren prozedura osoarekin batera, une honetan egokitzekotan da Eusko Jaurlaritza).

Nolanahi ere, beti jo dezakezu gure bulegoetara, aurrez aurre salaketa jartzera. Salaketak nahikoa oinarri eduki beharko du, onartua eta izapidetua izateko.

Salaketa egin ondoren, Udalak kasuaz arduratzeko eskumenik baldin badu, amaieraraino izapidetuko dugu dagokion espedientea. Espedientea zigor-espediente bat izan daiteke, eta isuna jar daiteke. Udalak eskumenik ez badu, organo eskudunera helaraziko dugu salaketa.

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52