Saltar al contenido

Erreklamazioen izapidetza

Batzuetan, erosketa bat egiten dugunean edo kontratatuta daukagun zerbitzu bat erabiltzen dugunean, arazoak sortzen dira.
Zer egin dezakegu, jasotako zerbitzuarekin edo erositako produktuarekin ados ez baldin bagaude? ERREKLAMATU.

Erreklamatzea kontsumitzaile ororen oinarrizko eskubidea da.
Horretarako, honela jokatu behar da:

1º.- Zuzenean eta adiskidetasunez kopontzen saiatu dendarekin edo zerbitzua eman duenarekin. Hasieran horrela jokatzea beti da komenigarriena.

2º.- Erreklamazio bat aurkeztu.
Tamalez, ezin da beti lortu adiskidantzazko irtenbidea.
Erreklamazio bat egiteko unea da:

    A.- Dela modu ofizialean (jarduteko ohizko modua).
    B.- Dela modu informalean

A.- Modu ofizialean.

Merkataritzako establezimenduari edo zerbitzu-emaileari Erreklamazio-orria (*) eskatu ahal zaionean, hori da jarduteko modurik komenigarriena, zeren eskatze hutsak erreklamatua mugiarazi bailezake arazoa adiskidetasunez konpontzera.

(*) Erreklamazio-orriak ( 229 kb ) izapidetzerakoan, horiek arautzen dituen Dekretuak xedatutako eskema betetzen da (5/1997 Dekretua, urtarrilaren 14koa, (1997ko urtarrilaren 31ko EHAA), eta hori osatzeko, Toki Administrazioan administrazio-prozedura arautzen duena ere bai. Dekretu hori, kontsumoko bitartekotzaren prozedura osoarekin batera, une honetan egokitzekotan da Eusko Jaurlaritza).

Prozedura

Kontsumitzaileak Erreklamazio-orria exijitu behar dio enpresaburuari edo dagokion profesionalari, eta behar bezala bete. Ondoren, eta orri arrosa establezimenduan utzita, orri zuria eta dagokion dokumentazioa (aholkua da kopiak izatea eta jatorrizkoak gordetzea) HAZen aurkeztu behar dituzu. Han, hartu-agiria emango dizute, eta erreklamazioa izapidetzen hasiko dira, KIUB-Kontsumoaren bidez.

Guk, KIUB-Kontsumokoak, establezimendu erreklamatura bidaltzen dugu erreklamazioa, eta 10 eguneko epea ematen diogu bere alegazioak aurkez ditzan. Horiek erreklamatzaile gisa bidaliko dizkizugu, posta ziurtatuz eta hartu-agiriarekin.

Kasua nola doan, erabakiko dugu zer tratamendu eman: Kontsumoko ikuskatzailearen jarduketa, dokumentazioa eskatzeko; bisitaldiak erreklamatzailearen etxera edo erreklamatuaren establezimendura; errekerimenduak, espedientea izapidetzen duenaren txostenak, telefono bidezko elkarrizketak edo aurrez aurrekoak, konponbidean saiatzeko, eta gure esku dagoen guztia arazoa konpontzeko.

Kontsumoko Zinegotziaren Ebazpena eginda eta aldeei horren berri emanda ixten da espedientea.

B.- Modu informalean.

Enpresa erreklamatua telefonia-konpainia bat baldin bada (*), edo elektrizitatea edo gasa hornitzen duena, komeni da bitartekotza informal bat egiten saiatzea Kotsumoko gure zerbitzuaren bidez.

(*) Telefonien kasuan, ezinbestekoa da gugana (Kontsumora) jo aurretik erreklamatzaileak arazoa enpresarekin konpontzen saiatzea, horrela dagkion gorabehera-zenbakia emango baitigu.

Beste batzuetan, Erreklamazio-orria eskatze hutsa zaila gerta liteke. Batez ere, merkataritza elektronikoak edo etxeko salmentako kasuetako ukoek eragindako erreklamazioak direnean. Kasu horietan, onena da lehenbailehen harremanetan jartzea gure zerbitzuarekin.

Prozedura

Lehenik, helaraz iezaguzu zure erreklamazioa:

- Posta elektronikoz, helbide honetan: omic@irun.org.
Gehienez ere 48 orduko epean erantzungo dizugu, adieraziz ea emandako informazioa eta dokumentazioa nahikoak diren erreklamazioa egiteko eta zein urrats egin azalduz.

- Gure bulegora joanda:
Eska ezazu aurretiko hitzordua, 010 / 943505152 telefonora deituz. Gogoratu daukazun idatzizko dokumentazio guztia ekartzea (fakturak, kontratuak, aurrekontuak, albaranak...).

Bildu informazio guztia; KIUB-Kontsumotik harremanetan jarriko gara establezimendu erreklamatuarekin, eta alegazio-epea irekiko da, erreklamatuarentzat.

Horiek jaso ondoren, erreklamazioa egin duenari helarazten dizkiogu, eta gure bitartekotzaren emaitza ere jakinarazten diogu, eta emaitza hori negatiboa bada, informazioa ematen diogu erreklamazioa zein bidetatik jarrai dezakeen esanez (arbitrajea).

volver

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52