Irungo Udaleko
KIUB-ek eskaintzen dituen zerbitzuak 2003ko abenduaren 22ko 6/2003 Legean, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarenean, du oinarri eta izateko arrazoi. Horrela, aipatutako legeari jarraiki, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
KIUBek, bere jardunean, ez ditu honako hauek onartzen:
- Produktu bat erosteagatik edo zerbitzu bat kontratatzeagatik merkatariek, profesionalek edo enpresariek eginiko erreklamazioak. Horiek ez dira Kontsumo alorrekoak azken kontsumitzailerik ez dagoelako. Zerbitzua kontratatu edo produktua erosi duenak bere enpresa jarduerarako egiten du salerosketa edo kontratu hori. Profesional horiek beren Profesionalen Elkartera jo beharko dute halako bateko kide badira, edo bestela, Merkataritza Ganbarara, aholkularitza juridikorako zerbitzuak baititu ganbara horrek.
- Produktuak edo zerbitzuak partikularretik partikularrera erosi ondoko erreklamazioak. Ez dira kontsumo alorreko gaiak saltzailea edo zerbitzua ematen duena ez delako profesionalki horretan aritzen. Kaltetuak aholkulari edo abokatu partikularrekin jarri beharko du harremanetan eztabaidari konponbidea emateko.
- Erreklamazioa egin duen kontsumitzailea eta enpresaria Irungoak ez direnean. Gutxienez bietako batek Irungo erroldan egon behar du. Udal zerbitzua gara, Irungo hiritarrengandik etorritako baliabideez ordaindua, eta horrenbestez, ez litzateke logikoa izango horretan laguntzen ez duen pertsona bati zerbitzua eskaintzea.
- Auzokideen arteko arazoak (Jabetza Horizontala).Ez da kontsumo alorreko gaia ez delako inolako produkturik erosten edo inolako zerbitzurik kontratatzen. Era horretako kontuetan honako erakunde hauetara jo daiteke, alegia:
BIZILAGUN erakundera (etxebizitzan bitartekaritza egiteko zerbitzu publiko eta doakora) Bilbao plaza, 3 – 20005 Donostia Tel. 943 464133 edo ACUBIra (BIDASOAKO KONTSUMITZAILEEN ELKARTEA), Foru kalea, 2-2. esk. Irun 943-632194, elkarte horrek doan erantzuten die kontsulta guztiei.
- Hiri errentamenduei loturiko kontuak. Ez dira kontsumo alorreko gaiak kontratugileetako bat ere ez delako profesionala. Salbuespena, logikoa denez, kontratazioa Higiezinen Agentziaren bidez egiten denean gertatzen da; hori jarduera profesionala denez, gure zerbitzura jo daiteke edozein zalantza argitzeko edo edozein erreklamazio egiteko. Errentamenduei buruzko kontsultei ACUBI elkarteak doan erantzuten die arestian aipaturiko helbide horretan.
- Erreklamazioa egiterakoan kontratu-harremana egiaztatzen duen dokumenturen bat aurkezten ez denean: faktura, ticketa, albarana, aurrekontua eta abar. Erreklamazio bat ezin dugu soilik kontsumitzailearen hitzean oinarritu. Faktura aurkezten denean, faktura osoa izan behar da, zergak barne. Ezin dugu zerbitzu publikoa eskaini kontratu-harremanean dagozkion zergak ordaindu ez badira. Logikoa denez, beti ere guregana jo ahal izango da salaketa jartzeko zerbitzua eman duenak edo produktua saldu duenak ez duelako eragiketa hori egiaztatzen duen faktura, kontratua edo dokumentua egin nahi.
- Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak: adib: Zergak; Gizarte Segurantza; isunak; laneko kontuak, eta abar. Oro har, kontu horietarako dagokion Administrazioko zerbitzu publikora jo beharko da: adib. Foru Ogasuna; Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala; Udaleko Diru-bilketa Departamentua; INEM, eta abar. .