Saltar al contenido

Nortzuk garen

Aurkezpena

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) 1.985. urtean ireki zen eta harrez geroztik aitzindarietako bat izan da Euskal Herrian kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa eman, prestakuntza eskaini, aholkularitza eman eta beren defentsa gauzatzeko ahaleginetan.

Irungo KIUB-eko lantaldea honako hauek osatzen dute:

  • Mikel Zabaleta García
    Kontsumoko Informatzailea - Kontsumo Burua

  • Mariluz Lorenzo Figueira
    Kontsumoko Informatzailea
    omic@irun.org
    Harremanetarako telefonoa: 943-505536

  • Pedro Alegre
    Zinegotzi ordezkaria

Irungo KIUBen helburu nagusia herritarrei kontsumo arloari dagokionez, dituzten eskubide eta betebeharren berri eman eta horiek bere gain hartzen eta eguneroko bizimoduan erabiltzen laguntzea da. Eskubide eta betebehar horiek 2003ko abenduaren 22ko 6/2003 Legeak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarenak, jasotzen ditu, hain zuzen ere, gure eguneroko jardueraren oinarri izateaz gain, jarduera horren esparrua finkatzen dituenak.

Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak hauek dira

Osasuna eta segurtasuna babesteko eskubidea.

Merkatuan jarritako produktuek eta zerbitzuek ez dute inolako arriskurik izan behar kontsumitzaile edo erabiltzaileen osasun eta segurtasun fisikorako baldintza normal edo aurreikusi daitezkeen baldintzetan erabiltzen badira.

Ekonomia eta gizarte interesak babesteko eskubidea.

Gure ekonomia eta gizarte interesak babestu beharrak, produktuak edo zerbitzuak erostean bidezko baldintzetan egiteko eskatzen du.

Horretarako, honako hau zehazten da, beste alderdi batzuen artean:

  • Produktu eta zerbitzuen eskaintza, sustapena eta publizitatea ezin da faltsua edo engainutsua izan.
  • Kontratuen klausulak argiak izango dira eta oreka justua zehaztuko dute aldeen artean, neurriz kanpoko klausulak debekatuta baitaude.
  • Iraupen luzeko izaera duten ondasunek idatziz izan behar dute bermea.

Produktu edo zerbitzuei buruz informazio zuzena eta kontsumoaren alorrean heziketa eta prestakuntza izateko eskubidea.

Kontsumitzaileen eskura jarritako produktu eta zerbitzuek beren funtsezko ezaugarriei dagokienean egiazko informazioa eraman behar dute, informazio eraginkorra, benetakoa eta objektiboa.

Era berean, Kontsumitzaileak Informatzeko Bulegoak abiarazi behar dira, bai publikoak (KIUBak) bai pribatuak (Kontsumitzaileen Elkarteak). Komunikabide sozialek ere espazio batzuk erabili behar dituzte kontsumo gaietarako.

Kontsumitzailearen heziketa eta prestakuntza arian-arian integratuko da hezkuntza sistemaren maila desberdinetan.

Ordezkaritza, kontsulta eta parte hartzeko eskubidea.

Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek, beren elkarteen bidez, dituzten legezko interesak elkarrekin defendatzeko eskubidea dute.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteek kontsumitzaileei informazioa eman ahal izango diete eta izaera orokorreko xedapenak (legeak eta araudiak) prestatzeko prozeduran parte hartu ahal izango dute kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina duten alorretan. .

Babestuak izateko eskubidea gutxiagotasun, mendekotasun edo babesik ez dagoen egoeretan eta sortutako kalte-galerengatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea.

Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek ondasunen kontsumoak edo zerbitzuak erabiltzeak sortutako kalte-galerengatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dute, kalte edo galera horiek beren erruz edo beren ardurapean dauden pertsonen erruz gertatu direnean izan ezik.

Abenduaren 22ko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legeak Euskadiko kontsumitzaileei direlako hizkuntza eskubideak aitortzen dizkie; hain zuzen ere:

  • Ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz nahiz gaztelaniaz jasotzeko eskubidea.
  • Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatzen diren enpresekin edo establezimenduekin izaten diren harremanetan, bai euskara bai gaztelania erabiltzeko eskubidea.

Lotutako dokumentuak

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52