Saltar al contenido

KIUBek zein gaitan eskumenik ez duen

Merkatariek, profesionalek edo enpresaburuek erositako produktuengatik edo kontratatutako zerbitzuengatik egindako erreklamazioak.

Ez dira Kontsumoko harremanak, ez baitago azken kontsumitzailerik. Zerbitzua kontratatu edo produktua erosi duenak bere enpresa-jardueran erabiltzeko egiten du. Profesional horiek bere Elkargo Profesionalera jo beharko dute, baten batean sartuta badaude, edo, bestela, Merkataritzako Ganberara.

Partikularretik partikularrera erositako produktu edo zerbitzuengatik egindako erreklamazioak.

Ez dira Kontsumoko gaiak, saltzailea edo zerbitzua ematen duenak ez baitu hartan jarduten profesional gisa. Afektatuak aholkulari edo abokatu partikularrekin jarri beharko du harremanetan, arazoa konpontzeko.

Kontsumitzailea eta enpresaria Irungoak izan gabe egindako erreklamazioak.

Gutxienez, bietako batek Irunen helbideratuta egon behar du, udal zerbitzu bat baikara.

Bizilagunen arteko arazoak (Jabetza Horizontala).

Ez da Kontsumoko gaia, ez baitago inolako produktu edo zerbitzuren erosketa edo kontrataziorik.

Alor horretako gaietarako, honako entitate hauetara jo daiteke:

  • BIZILAGUN(etxebizitza-gaietako bitartekotza-zerbitzu publikoa eta doakoa). Andia kalea, 13 - 20005 Donostia. Tel.: 943464133
  • ACUBI (BIDASOKO KONTSUMITZAILEEN ELKARTEA). Foruen karrika, 2-2. Esk. 943-632194; doan ematen du arreta, edozein kontsulta.

Hiri-errentamenduei buruzko gaiak.

Ez dira Kontsumoko gaiak, kontratatzaileetako bat ere ez baita profesionala. Errentamenduei buruzko kontsultak ACUBIk egiten ditu, dohainik, lehen adierazitako helbidean.

Kontratu-harremana frogatzeko dokumenturen bat (faktura, tiketa, albarana, aurrekontua,...) falta den kasuetako erreklamazioak.

Horiek gabe ezin dugu oinarritu erreklamazioa. Fakturak, aurkeztu behar bada, osoa izan behar du, zergak barne. Jakina, beti jo ahal izango duzu guregana salaketa jartzera, zerbitzua eman duenak edo produktua saldu duenak faktura, kontratua edo froga-agiria egin nahi ez duelako.

Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak.

Zergak, Gizarte Segurantza, isunak, lan-gaiak, etab. Oro har, gai horietarako, dagokion Administrazioko zerbitzu publikora jo beharko duzu: Foru Ogasunera, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalera, Udaleko Diru-bilketako Departamentura, INEMera, ...

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52