Saltar al contenido

Informazioa eta kontsultak

Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek eskubidea daukate informazio egiazkoa, osoa, objektiboa eta ulergarria jasotzeko eskura jarri zaizkion ondasunen eta zerbitzuen funtsezko ezaugarriei buruz, Gainera, argibideak ere agertu beharko dira zuzen erabiltzeko edo kontsumitzeko, eta ohartarazpenak ere bai, erabiltzeak edo kontsumitzeak izan litzakeen arriskuei buruz. Hori guztia, jakitun izanik eta arrazoiz aukeratu ahal izateko eta segurtasunez eta gogobetez erabili ahal izateko ondasun edo zerbitzu horiek.

Hori kontuan hartuta, KIUB-Kontsumoaren funtzioa da kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa ematea, laguntzea eta orientatzea beren eskubideak egoki gauza ditzaten eta, era berean, kontsumoko erreklamazioetan bitartekotza egitea beren lurraldeko jarduketa-eremuan.

Nola aurkitu informazioa

Behar den informazioa aurkitzeko, honela jardutea gomendatzen dizugu:

  1. 1.- Informazioa sektoreka begiratu; ezkerreko zutabean jarri dizkizugu eskura. Litekeena da bilatzen duzuna bertan aurkitzea.

 

 


  1. 2.- Hala ez bada, kontsultatu ahal diguzu:

  2.  


      Gehienez ere 48 ordutan erantzungo dizugu, eta informazioa eta aholkuak emango dizkizugu. Postaz bidaliko dizugu zer prozedura dagokion.

    • Telefonoz; zenbakia: 943 50 55 36

     

      Gomendatzen dizugu telefonoa erabiltzea dokumenturik aztertu beharrik ez baduzu, kontsultak sinpleak baldin badira, ...
  3. 3.- Arreta pertsonala behar izanez gero, guk eskainiko dizugu.

 

 

    Hitzordua emango dizugu, eta aurrez aurre emango dizugu arreta gure bulegoan.

 

volver

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52