Irungo Udaleko Kontsumo ordezkaritzak, Eusko Jaurlaritzako
Osasun eta Kontsumo Sailaren Kontsumo Zuzendaritzak
lagunduta, Kontsumo Eraginkorraren Eskolaren hirugarren
edizioa abian jarri du hiritarrei eta familiei tresna egokiak
eskaintzeko. Era guztietako produktuak eta zerbitzuak aukeratzekoan
irizpide egokien arabera egin dezaten eta, aldi berean,
egindako aukerak ahalik eta hobekien erabil ditzaten laguntzea du helburu.
E+4S.IRUN eskolak, kontsumo ekintza orok berez eraman behar dituen balioak azalduko dizkie, bere izenaren oinarri diren "4S" horiek adierazten duten bezala: saludable, seguro, solidario eta sostenible. E+4S.IRUN eskolak, prestakuntza, hitzaldi eta tailer alorreko jarduera multzo bat eskainiko du bere helburuak lortzeko. Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak gauzatuko ditu ekintza horiek".
HITZALDIAK:
Hitzaldiak doan izango dira eta behin bukatutakoak galderak egiteko eta eztabaidatzeko aukera emango da. Ekainaren 8an, azken hitzaldiaren ondoren, diploma emango zaie hitzaldietara joan diren pertsonei.
Programari buruzko argibide edo informazio gehiago behar izanez gero, zuen esanetara gauzkazue KIUBeko telefonoan: 943 505536, eta www.irun.org/omic web orrian.
Kontsumoko Ordezkaritzatik animatzen zaituztegu iaz hain harrera ona izan zuten jardunaldi hauetan parte har dezazuen.
HITZALDIEN EGUTEGIA:
1. GAZTEAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK. SEGURTASUN NEURRIAK INTERNETEN ERABILERAN (2010-12-15)
2. PUBLIZITATEA ETA KONTSUMOA (2011-02-16)
3. ETXEKO HORNIDURAK ETA LAGUNTZA TEKNIKOKO ZERBITZUAK (LTZ) (2011-04-13)
4. BIDAIARIAREN ESKUBIDEAK (EKITALDIAREN AMAIERA)(2011-06-08)
Data: 2010ko abenduak 15
Tokia: Oiasso Erromatar Museoa, Eskoleta kalea,1.
Ordua: 18:30etan
Data: 2011eko otsailak 16
Tokia: Nafarroako Aurrezki Kutxa, Colon ibilbidea 32
Ordua: 18:30etan
Hizlaria: Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritza.
HELBURUAK
EDUKIAK
Data: 2011eko apirilak 13
Tokia: Oiasso Erromatar Museoa, Eskoleta kalea,1.
Ordua: 18:30etan
Data: 2011eko ekainak 8
Tokia: Oiasso Erromatar Museoa, Eskoleta kalea,1.
Ordua: 18:30etan