Non gauden
Honako hau da gure helbidea. Kale izendegian kontsultatu dezakezu hemen klik eginez
KIUB
Informazioaren Gizarte eta Hirritarren Parte-Hartzeko Arloa
Juan Thalamas Labandibar 21
Udaltzaingoaren barrundegian
20305 Irun
Nola egin ditzakezun zure kontsultak
Posta elektronikoz

Informazioa eskatu edo kontsultaren bat egin nahi baduzu, idatz iezaguzu lasai posta elektronikoa erabiliz. Oso gustukoa dugun sistema da eta, gainera, berehala erantzungo dizugu informazioa edo aholkuak emanez, edota prozeduren berri emanez ere.
Hau da gure helbide elektronikoa: omic@irun.org
Gure web orrian sartuz
Irungo KIUBek badu web orria, eta, web orri horren barruan zure kontsulta edo zalantzak argitzeko oso interesgarriak izan daitezke Kontsumo Gidak edo FAQ (Maizen egindako galderak) izeneko atalak.
Hau da gure web orria:
www.irun.org/omic/
Telefonoz
Telefonoaren bidez ere erantzuten ditugu hainbat kontsulta, batez ere, dokumentuak aztertzeko beharrik ez dutenak, kontsulta errazak, etab.
Hau da gure telefonoa:
943 505536 -
900 600 500
Hitzordu bidez
Arreta pertsonala behar izanez gero, hitzordu sistema erabiltzen dugu, goizeko 8:30etik hasita 13,30ak arte, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan. Asteazkenetan ez da hitzordurik ematen.
Bi modutan eska daiteke hitzordua, alegia,
SACera deituta (
010 edo
943 505152 telefonoetara) edota
KIUBera bertara deituta (
943 505536 telefonora).