
DEIALDIAREN EGILEA
IRUNGO Udaleko Kontsumo Ordezkaritza.
Gaia
Kontsumo azturak eta kontsumitzailearen jarrerak.
Epaimahaia
Kontsumoko Ordezkaria izango da buru, kontsumoan aditu batzuk eta musikaren, kulturaren eta kirolaren munduan pertsona ospetsu batzuk parte hartuko dute.
Lehiaketaren Oinarriak [156 Kb]
Lanak 20 hitz baino gutxiagoko mikromezuak izango dira. Ondasun eta zerbitzu mota guztietako (telebista, telefonia, internet, moda, ...) kontsumo osasungarriarekin, seguruarekin, elkartasunezkoarekin eta iraunkorrarekin lotutako baloreak eta ideiak islatuko dituzte.
Parte-hartzaileak
Irunen bizi behar dute eta DBH mailako ikasleak izan behar dute.
Data
Lanak martxoaren 5 baino lehenago aurkeztuko dira.
Aurkezpena
Hizkuntza
Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira.
Sariak
Lehenengo sari bi (euskara eta gaztelania), Diploma eta Opari banarekin. Epaimahaiak akzesit bat edo batzuk eman ahalko ditu.
Lanak kartel originalak izango dira. Ondasun eta zerbitzu mota (telebista, telefonia, jokoak, moda, ...) guztietako kontsumo osasungarriarekin, seguruarekin, elkartasunezkoarekin eta iraunkorrarekin lotutako baloreak eta ideiak islatuko dituzte.
Parte-hartzaileak
Irunen bizi behar dute eta Lehen Hezkuntzako 5. edo 6. mailako ikasleak izan behar dute.
Data
Lanak martxoaren 5 baino lehenago aurkeztuko dira.
Aurkezpena
Sariak
Kartel irabazleari Diploma eta Opari bat emango zaio. Epaimahaiak akzesit bat edo batzuk eman ahalko ditu.