Saltar al contenido

Euskaltel kasua Espainia osora hedatu da: gutunaren bidezko mehatxuak, dirua eskatzeko eta epaiketara ez iristeko, P2P jaitsierak egiteagatik

Movistar konpainiako erabiltzaileek bat egin dute Euskaltel eta baliteke hau hasiera bat besterik ez izatea. Duela hilabete batzuk jakin genuen Bilboko epaitegi batek behartu zuela euskal operadorea bezeroei buruzko informazioa ematera zine ekoizle bati. Informazio hori erabili zen gutunak bidaltzeko. Konpentsazio ekonomiko bat eskatzen zen epaiketara ez iristeko. Orain kapitulu berri bat ireki da kasu horri buruz; izan ere, Madrilgo merkataritza arloko epaitegiak Atariko eginbideak onartu ditu Movistar enpresari dagokionez, eta Crystalis Entertainment zine ekoizle alemaniarrari gutunak idazteko  baimena eman dio, Espainiako hainbat hirietako erabiltzaileei bidaltzeko.
Sare sozialetatik erabiltzaileek jaso dituzte mehatxu gutun horiek eta eskubide informatikoan eta jabetza intelektualean espezializatutako abokatu David Bravok eta zuzenbidean eta teknologian espezializatutako  David Maeztuk baieztatu dute eskutitz horiek Madrilgo, Valladolideko, Cadizeko, Badajozeko, Sevillako, Bartzelonako eta Alacanteko erabiltzaileei iristen ari zaizkiela.
1.300 euro gehienez,  epaiketara ez iristeko
Madrilgo auzitegiak Movistar informazioa partekatzera behartu du, ekoizleak gordeta zeuzkan eta hornitzaile jakin batzuekin lotura zuten IP helbideetako titularrei buruzkoa. Horrela, ekoizleari ahalbidetu zaio mehatxu gutunak bidaltzea erabiltzaile horiei. Xedea dirua eskatzea izan da, epaitegitik aparteko akordio bat iristeko.
Alacanteko Lucentum abokatuen lan-gelara bidali diren eskutitzetan 100 euro eskatzen dira "bidegabe partekatutako titulu bakoitzeko" eta 300 euroko kopuru finko bat, "ikerketa eta erreklamazio gastuetarako".  Formula horrekin 1.300 euroko kopurura iritsi ahal izan da erabiltzaile batek ustez hamar alditan baino gehiagotan jaitsi badu sail baten kapitulu bat Bittorrent erabiliz.
Hau azaldu digu David Bravo abokatuak: "Iritsi zaizkidan eskutitzen arabera, Ash vs. Evil Dead sailarengatik da beti, baina ez dakit kasualitate hutsa izango ote den". Gutunean erabiltzaileei azaltzen zaie hilabete bat daukatela ordaintzeko, edo bestela salaketa jarriko zaiela. Mehatxua egingarria da, dagozkion eginbideak abian jarri direlako, nahiz eta "zuzenbidearekin etorri ez", David Maeztuk komentatu duen moduan.
Hauxe da gutunak ematen duen azalpena diru-eskaera justifikatzeko:
"har ezazu kontuan, Internetekiko konexioaren titularra zaren aldetik, zeu zarela egindako arau-haustearen susmagarri nagusia. Baina, zeuk ez baduzu egin obren hedapen zuzena, Legearen ustez zeu zara arau-haustearen erantzulea, ondorio guztietarako, laguntzaile gisa".
Zer egin horrelako gutun bat jasotzen baduzu
Euskaltel kasuak ondorioak izan zituen milaka internautengan. Oraindik ez da jakin zein irismen izan duten gutun berriek. Baina abokatuen gomendio argia da:  ez ordaintzea. David Maeztu harago doa eta hau azaldu du: "ikusi dugun esperientzian oinarrituz, horiek ez dira salaketak jartzen dituzten horietakoak. Azkenean ez du salaketa jartzen. Nola ebazten diren ikusi beharko da, lehenengo aferen erreakzioaren zain daude eta. Baina kostuen mailan, eskatzen dutenarekin ez dakit konpentsatuko lieketen. Maila juridikoan gauza asko eta asko ari dira gaizki egiten, eta, bigarrenik, ez dut uste toki guztietan salaketak jartzeko pizgarri bat izango denik. Baina, zein den bere asmoa ere ez dakit."
David Bravo eta David Maeztu abokatuen gomendioa ez ordaintzea da eta beste kaltetuekin batera jotzekoa. Eta kontuan hartu behar da ekoizle horiek normalean ez dituztela salaketak jartzen.
"Euskadiko filmen kasuan, ekoizle eskatzaileetako batzuek itxi egin dute, baina onartuak izan ziren bere garaian. Eta egoera honek, gure ustez, defentsa-gabezia eragiten du" gaineratu du Maeztuk.
David Bravo ados dago horrekin eta horrez gain, Euskaltel kasuan egin den bezala, elkartzea komeni dela adierazi du. "Beste kaltetuekin harremanetan jartzea eta baterako aholkularitza juridiko bat bilatzea". Hiri bakoitzeko epaiketak erabakiko du, Donostiakoak bezalako ebazpena egin ahal du (arau-haustea errugabetu zuen) edo Bilbokoak bezala (150 euro ordaintzera behartu zuen). 
Madrilgo epaiketaren erabakiaz
"bagenekien aurkeztu zirela eskaera horiek, Euskadikoarekin aritu ginenean Madrilgoa erabakitzeke zegoela esan zitzaigulako. Gertatu den gauza bakarra izan da han askoz motelago ibili direla. Baliteke eragina izatea Movistar konpainian auzitegi honetan, baina Vodafone eta Orange konpainietan eragina izan ahal da beste auzitegi batzuetan. Kontua ez da hemen amaitzen, baliteke beste konpainia batzuetara hedatzea" adierazi du Maeztuk.
"Nik uste dut arazoa onartua izatetik datorrela, erabiltzaileak identifikatzetik. Madrilgo auzitegiak aurreko epaiketa egiten du, IP helbidearen probari balio bat ematen diolako eta luke hori egin behar" azaldu du Bravok. Ekoizlearen erreklamazioaren aurrean Madrilgo auzitegiak bazuen ukatzea datu horietarako sarrera, baina egokitzat hartu du zerbitzuen hornitzaileari, Telefónica konpainiari kasu honetan, IP helbidearen atzean nor dagoen hornitzera behartzea.
Promusicae kasua gertatu zenetik eta 2014ko Jabetza Intelektualaren Legearen erreforma egin zenetik, IP helbidearen atzean nor dagoen eskatzeko aukera eman zen Atariko Eginbideen bitartez. Hala ere, betekizun batzuk ezarri ziren.
"[...] Fede oneko amaierako kontsumitzaileen aldetik egintzat har ez daitezkeen egitateen bidez eta betiere onura ekonomikoak edo merkataritzakoak lortzeko asmorik gabe, eskura jarritako edo hedatutako baimendu gabeko obra eta prestazio babestuen  bolumen nabarmena kontuan izanda".
"Epailea izan da atariko eginbide horiek onartu dituena; hala ere ez da egin legearen arabera, betekizun horiek ez direlako betetzen" azaldu du Maeztuk. "Era haztatuan egin behar da, eta ez da horrela egin. Hemen ez gara hitz egiten ari bere IP helbidetik 800 film jaitsi dituen pertsona batez, baizik eta dena oinarritzen da Alemaniako norbaitek antzeman duela IP bat obra zehatz bat segundo batez partekatzen ari dela.  Eta hori da aurkeztu den guztia."
Ez da zehaztapenik jaso Telefónica enpresak kasu horri buruz hartutako jarreraz, baina aurka egin arren, hori ez zen nahikoa izango, datuak ematera behartuta daudelako. "Datuak Babesteari buruzko Legea ez da aplikatzen dena epaitegien bidez egiten delako" Azaldu du Maeztuk.
Euskaltel enpresari gertatu zitzaion egoera bera da, datuak eman behar izan zituen eta. Euskal operadorean kasuan, arazoa sortu ondoren salaketa bat aurkeztea erabaki zen AEPD Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean.
Zer gerta liteke hemendik aurrera?
"Aurreikusten dena da gainerako ekoizle minoritarioekin balitekeela aurrerapen bat eskaeretan. Ez da zaila imajinatzea atzerriko ekoizle bat, Espainiako abokatu bulego bati enkargua egitea eta eskaera masiboak gertatzea. Madrilgo epaitegiaren erabakia ekoizleak erreklamatu eta denbora bat pasa ondoren iritsi da, baina ez da baztertzen beste epaitegi batzuek antzeko ekintzak baloratzea beste hornitzaile batzuekin, Telefónica, Orange, Vodafone edo beste edozein operadorerekin.
Baliteke gutun berri horiek hasiera izatea besterik ez, beste epaitegi batzuek ere atariko eginbideak abian jar bailitzakete beste operadore batzuekin eta, beraz, eragina izan lezakete erabiltzaile gehiagorengan.
Nola geldituko lirateke eskaera horiek? Maezturi galdetu diogu. "Euskadin dagoen estrategia ez da erabiltzaileek ordaintzea; kontua da legea gaizki dagoela ez delako bateragarria Europako legearekin. Planteatzen duguna ez da epaiketaren aurreko kontu bat eta konstituzionaltasunari buruzko beste kontu bat, eta horrek gelditzeko atea irekiko liguke".
Genbetan | Salaketa batek ezin zaitu behartu ordaintzera proba soila  zure IP helbidearekin  P2p jaitsierak egitea baldin bada.  
Iturria: Xataca.com
http://blogs.diariovasco.com/correo-historia/2014/10/20/por-que-espana-no-tiene-un-puesto-permanente-en-el-consejo-de-seguridad-de-la-onu-una-explicacion-buscada-en-la-historia-contrafactual-1939-2014/


 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52