Saltar al contenido

Badator Black Friday !!! Benetan aurkitu ahal izango dugu pagotxarik?

9589485

2017ko Black Friday azaroaren 24an egitea aurreikusita dago. Marka handiak beren eskaintzak prestatzen ari dira, nahiz eta ez diren mugatzen egun bakar horretara zehazki.

Moda hau ere Estatu Batuetatik datorkigu, baina beherapenetako egutegiko egun garrantzitsuenetako bat bihurtzen ari da gure artean. Eskaintza askotarikoa da: beherapenak, zerbitzu bereziak, kupoiak, bidaltze-gastuak dohainik. Marka batzuek beren komertzio eta dendetara hedatzen dute; beste batzuek, berriz, erosketa elektronikora mugatzen dute.

Kontsumitzaileak kontuan hartu behar dituen aholkuak:

Aurreko egunetan gai batzuen prezioa ikaragarri igotzen da; eta hala, gero, ostiral horretan, ikaragarri jaitsi direla ematen du.

- Bi eskaintza elkarren ondoan jartzea, erreklamo gisa; baina gero gertatzen da ez direla bateragarriak, ezin direlako batera aprobetxatu.
- Eskaintza benetan gustagarriak, baina ?unitate mugatuak? dituztenak. Erostera joan, eta ordurako bukatuta egoten dira.
- Itxurazko deskontuak, gero, ordea, opari-txartel bihurtzen direnak: alegia, ez dizute dirutan egiten deskontua; horren ordez, beste gauza bat erosteko txartel bat ematen dizute.
- Internet bidezko erosketak, bidalketagatik edo txartelarekin ordaintzeagatik aparteko karguak dituztenak; beraz, deskontua igual ez da hain interesgarria.

Laburtuz, betikoa, zentzu komuna:

- Ez itsutu lehen begiratuan deigarriak diren eskaintzekin.
- Ez erosi, benetan behar edo nahi ez baduzu
- Denda batean baino gehiagotan begiratu eta alderatu prezioak.




 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52