Saltar al contenido

Establezimendu batek eskaintzan zegoen krema bat iragartzen zuen, baina erosterakoan saltzaileak esan zidan izakinak agortuta zeudela. Exijitu ahal dut horietako bat ematea?

Printzipioz, saltzaileak behar adinako izakinak eduki behar ditu iragarritako eskaintza edo promozio horri aurre egin ahal izateko. Hala ere, eskaintza indarrean dagoen bitartean izakinak agortzen badira, saltzaileak aurreikusi ahalko du produktua erreserbatzeko konpromisoa epe jakin batera arte, betiere eskaintzen den baldintza eta prezio berberarekin. Neurri horrekin ez bazaude konforme, edo erreserba egiteko epea pasatu bada eta saltzaileak ez badu zure eskaria bere gain hartu, baldintza eta ezaugarri beretsuetako beste batez ordezkatu beharko du eskatu duzun produktu hori.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52