Saltar al contenido

Publizitate batean hainbat zerbitzu doan eskaintzen dira. Zerbitzu horiek kontratatu nahi nituen, baina esan didate epez kanpo daudela, eta hori ez da agertzen esku-orrian. Eskaintza aplikatuta, zerbitzu horiek eman behar al dizkit kargurik gabe?

Eskaintza amaitzen den data agertzen ez bada, enpresari agindutakoa bete dezan eskatu ahal diozu, bestela uler baitaiteke enpresak publizitate engainagarria hedatu duela jasotzaileak nahasteko asmoz. Publizitate engainatzailea administrazio arau-haustea da; beraz, zigortzekoa da. Gai horren inguruan, hiritarrek udalerrietako eta erkidego autonomoetako kontsumitzale-bulegoetan egiten dituzten salaketek zehapenak eragin ditzakete horrelakoak egiten dituzten enpresentzako.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52