Saltar al contenido

Ehunak.

ROPA

EHUNAK

Etiketatzea

Ehungintzako produktu guztiak merkaturatu ahal izateko, fabrikatzaileak behar bezala etiketatu behar ditu; fabrikatzailea izango da produktua egiteko prozesuan parte hartu duen azkena. Adierazpen guztiak ongi ikusteko moduko karaktereekin idatziko dira, kontsumitzaileak erraz irakur ditzan.

Derrigorrezko etiketatzea eta derrigorrezkoa ez dena:

Derrigorrezko etiketatzea

Ehungintza produktuen etiketetan nahitaez adierazi behar den informazioa honako hauen araberakoa izango da, alegia, etiketatzailea, ehungintza produktuaren mota eta jatorria, baina, nolanahi ere, beti agertu beharko dute beste datu hauek:

- Fabrikatzailearen izena edo enpresa izena edo izendapena eta helbidea

- Espainiako estatuan fabrikatutako produktuei dagokienez, fabrikatzailearen erregistro industrialaren zenbakia.

- Europako Batasunetik kanpoko herrialdeetatik inportatu eta nazioko merkatuan banatutako ehungintza produktuen kasuan, inportatzaileen idenifikazio fiskaleko zenbakia.

- Handizkako nahiz txikizkako dendek ere etiketatu ahal izango dituzte marka erregistratua duten ehungintza produktuak; hori eginez gero, marka erregistratuari honako datu hauek erantsi beharko dizkiote: haien izena, enpresa izena edo izendapena, eta helbidea, baita identifikazio fiskaleko zenbakia ere. Kasu horretan, produktua merkaturatzen duen laguna izango da produktuaren eta egin ditzakeen arau hauste guztien erantzule.

- Produktuaren osaera.

- Jantzigintzako eta puntuz egindako jantzietan, edozein material iraunkorrez egindakoa izan daiteke etiketa, ahal dela ehunezkoa, eta modu iraunkorrean jantziari berari josita edo erantsita egongo da; etiketak eta jantziak erabilgarritasun aldi berdina izan behar dute.

- Ehungintzako produktuak bilduta saltzen direnean, bilgarrian bertan egongo da etiketa, produktuaren etiketa argi eta garbi ikus daitekeenean izan ezik.

Derrigorrezkoa ez den etiketatzea

Ehungintzako produktua nola zaindu adierazteko etiketatzea ere badago, eta nahi izanez gero erants daiteke. Etiketa horietan agertzen diren sinboloen bitartez jakin dezakegu jantziari zein tratamendu eman diezaiokegun.

 

Nola ekidin eta konpondu arazoak

Jantziren bat erosten dugunean, bai ehunak edo erabili diren materialak, bai akaberak behar bezala daudela egiaztatzea komeni da.

Erosketa txartela eta artikuluaren etiketak gorde egin behar dira, erreklamaziorik egin behar izanez gero. Garbitzeko garaian, fabrikatzaileak emandako aholkuei erreparatu behar zaie: garbitzeko modua, lixatzeko modua, produktu jakinak (lixiba edo garbigarriak) erabili ote daitezkeen.

Merkealdietan, jende askok erosten ditu arropak eta osagarriak. Eta garrantzitsua da honako hau ez ahaztea, alegia, merkealdian jaisten dena prezioa dela, ez kalitatea.

Produktuak itzultzea. Erreklamazioak

Ez dugu eskubiderik dirua itzul diezaguten, produktua erosi ondoren, dendara itzuli nahi izanez gero, dela gustukoa ez dugulako, dela iritzia aldatu dugulako, edota ez delako gure neurrikoa eta ez dugu erosketa egokirik egin edo opari bat izanda.

Jantzia ituzltzea exijitzeko arrazoi bakarra akasduna izatea litzateke. Kasu horretan, kontsumitzaleak gare aldetik ditugun eskubideak baliatu beharko genituzke, eta establezimenduan bertan arazoa konpontzeko ahalegina egin edo erreklamazio orrien bideari heldu.

Hala ere, hainbat establezimendutan, beren borondatez edo merkataritza politika dela eta, dirua itzultzea onartzen dute, eta, beste hainbatetan, produktu berdina edo antzekoaren truke aldatzea, edo, bestela, erosketa txartel bat ematen dute haren ordez. Gogora dezagun produktua akasduna ez denean, borondatez egiten den zerbait dela, ez derrigorrez.

Erosketa txartelei dagokienez, batzuek iraupen aldi mugatua izan ohi dute, eta, kasu horietan errespetatu beharra dago epe hori. Beste batzuek ez daukate. Horri erreparatzea garrantzitsua da.

Azkenik, establezimenduak honako hau nolabait adierazten badu, alegia, produktuarekin gustura geratu ezean, dirua itzuliko digutela, hori eskatzeko eskubidea izango dugu, publizitatea loteslea baita egiten duenarentzat.



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52